Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 354.000 euro bideratuko ditu kultur sormena sustatzeko

0

Gobernu Kontseiluak 2023an kultura-sorkuntzarako dirulaguntzen deialdia onartu du gaur. Gizartean sorkuntzaren sektoreak zenbaterako garrantzia daukan kontuan hartuta eta kultura bultzatzeak gizarteko kulturaren oparotasunari eta ekonomiari nola on egiten dion kontuan hartuta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 354.000 euro bideratuko ditu proiektuak sei modalitatetan sustatzeko: 

    1. Antzerkirako testuak: Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetatik edozeinetan idatzitako antzerkirako testu originalak sortzeko guztira 52.000 euro bideratuko dira.

 

    1. Zinemarako gidoiak: euskaraz zein gaztelaniaz idatzitako fikzioa, animazioa edota dokumentaletako gidoiak sustatzeko 104.000 euro erabiliko dira.

 

    1. Musika konposizioak: partitura baten edo pentagraman edo, musika elektroakustikoaren kasuan, kronograman edo interpretazio planean irudikatutako musika-konposizio originalak sortzeko helburua du 64.000 euroko partidak.

 

    1. Gazteei zuzendutako euskarazko literatura-testuak: 40.000 euro erabiliko dira 12 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako eta euskaraz idatzitako literatura testuak sustatzeko.

 

    1. Euskarazko ipuin eta nobela motzak: euskarazko literatura-testuen, ipuinen zein nobela motzen, sormena sustatzeko 40.000 euro.

 

    1. Koreografiak: dantza profesionalaren arloko sorkuntza-proiektuei laguntzera 64.000 euro bideratuko dira.

 

Proiektu guztiak jatorrizko bertsioan aurkeztu beharko dira eta 2023an hasi beharko dira.

2022ko deialdian 44 laguntza eman ziren guztira: 8 antzerki-testuak sortzeko; beste 8 gidoiak idazteko; 12 musika-lanak idazteko; 5 laguntza eman ziren gazteei zuzenduriko euskarazko literatura-testuak idazteko; beste 5 euskarazko ipuinak eta eleberri laburrak idazteko; eta, azkenik, 6 laguntza koreografiak sortzeko.