Emakundek Bilbon gertatutako emakumearen hilketa gogor salatu du eta hiritarrei euren gaitzespena agertzeko deia egin die

0

Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuak Bilbon gertatutako emakume baten hilketaren aurrean bere gaitzespen irmoena azaldu du eta bere elkartasuna eta laguntza eskaini die eraildako emakumearen familiari eta gertukoei. Emakundek abian jarri du kasu honetarako protokoloa eta Bilboko Udalak deitzen duen gaitzespen elkarretaratzearekin bat egingo du.

Emakundek gogoratu du emakumeen aurkako indarkeria mota hau menpekotasun eta emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazgarri latz eta gogorrena dela eta dei bat luzatu die herritarrei euren gaitzespena azaldu dezaten, emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko hiritar guztien jarrera aktiboa ezinbestekoa delako.

Beatriz Artolazabalek, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako Sailburuak, eta Miren Elgarrestak, Emakundeko zuzendariak, Bilboko Udalak deitzen duen kontzentrazioan parte hartuko dute.