EGOk eta EHGAk bat egiten dute Sorozabalen urteurrenarekin, «Gernika» obra hunkigarriaren interpretazioarekin

0

Urte guztiz berezi honetan, Euskal Herriko Gazte Orkestra guztiz murgilduta dago 2022 honetarako aurreikusita dagoen azken jarduera izango den  neguko topaketarakoprestaketetan.

Oraingoan, EGOk eta EHGAk (Euskal Herriko Gazte Abesbatza) indarrak batuko dituzte, Pablo Sorozabalen jaiotzaren 125.urteurrenaren harira, elkarrekin “Gernika” oratorioa eskaintzeko asmoz. Jon Bagües musikologoaren hitzetan “arima ukitzen duen obra” da honako.

“Gernika”rekin batera, beste himno bat, oraingoan, itxaropenari ereserkia den Sibeliusen “Finlandia” obra, Errusiaren aurrean finlandiar abertzaletasuna pizteko sortutakoa.

Eta kontraste moduan, orkestrak Grieg konpositoreak sortutako “Peer Gynt” lan iradokitzaile eta deskribatzailea interpretatuko du. Obra hau, Walt Whitman ezagunaren poema batean oinarrituta dagoen Vaughan Williamsen “Toward the unkown region” osatuko du  Rubén Gimenoren batutapean egingo den egitaraua.

Egitarau hau prestatzeko, EGOk ohiko erresidentzi artistikoa egiteko elkartu da abendu amaieran Musikenen, abenduaren 26tik 29ra. Irakasle adituen laguntzaz burutuko den lanaldi honen ostean, talde gazteek, kontzertu-birari ekingo diote, honako tokiak bisitatuz: Tolosa (abenduak 30), Donostia-San Sebastián (urtarrilak 2), Vitoria-Gasteiz (abenduak 3) eta Bilbao (abenduak 4).

Kontzertu-bira honekin, ospakizun urte bati emango dio amaiera EGOk.  Urte berezi honetan, Musika Hamabostaldian bi emanaldi eskaini ditu eta JOCAN-en (Kanariaseko Gazte Orkestra) bisita jaso du gazte orkestrak, EGOren historian egin den lehen orkestra trukea izanik honakoa.

EGOri buruz

Gogora ekarri nahi dugu Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO) 1997an sortu zuela Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, izaera estrategikoko proiektu bezala, lurraldeko musikari gazteei zuzenduta, eta hasieratik izan du BBK, Kutxa eta Vital Fundazioen babesa. 2020 urtetik, Rubén Gimeno da bere zuzendari artistikoa.

KONTZERTUAK

Abenduak 30: LEIDOR ANTZOKIA.  TOLOSA. 20:00
Urtarrilak 2: TEATRO VICTORIA EUGENIA. DONOSTIA -SAN SEBASTIÁN. 19:30
Urtarrilak 3: TEATRO PRINCIPAL. VITORIA -GASTEIZ. 19:30
Urtarrilak 4: PALACIO EUSKALDUNA. BILBAO. 19:30

EGITARAUA

    1. GRIEG: Peer Gynt (Suite 1 Op. 45 & 2 Op. 55)

 

    1. SOROZABAL: Gernika

 

    1. VAUGHAN WILLIAMS: Toward the unknown region

 

    1. SIBELIUS: Finlandia Op. 26

 

Euskal Herriko Gazte Abesbatza (EHGA) (*)
Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO)
RUBEN GIMENO, zuzendaria

 Sarrerak:  www.egofundazioa.eus