Nafarroako Gobernuak egindako 150.000 euroko inbertsioari esker, Sesmako igerilekuetarako, kiroldegirako eta ikastetxerako sarrerak hobetuko dira

0

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazio eta Despopulazioko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 150.000 euro jarri ditu Sesmako igerilekuetara, kiroldegira eta ikastetxera sartzeko sarreran egingo diren hobekuntza-lanak finantzatzeko. Gainera, jardueraren barruan, hornidura- eta saneamendu-sareak ezarri eta espaloien zoladura hobetuko da, ibilbide segurua sortzearren.