PRUEBA
Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak, dagokion Foru Agindua sinatuta, abian jarri du motibazio politikoko biktima izateko deklarazioaren eskaerak aurkeztu ahal izateko prozedura. Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzak direla-eta biktimen erreparaziorako Foru Legearen arabera, eskaerak aurkezteko epea aipatu Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera irekiko da, eta hasiera batean lau urteko eta sei hilabeteko epean aurkeztu ahal izango dira.