Pasaia Badia Aktiboa: 2022ko ebaluazioa

0

Sarritan esan dugu Pasaiakoa proiektu eredugarria dela. Udalaren lidergoa sendoa da eta lan-talde eraginkorra osatu dute. Komunitateko elkarte eta eragileekin elkarlana etengabea da eta horren emaitza dira martxan duten ekimen sorta.

2021-2022 ikasturtea oparoa izan da. Jarduera fisikoko orientazio zerbitzuan eta honen inguruan antolatu diren ekimenek erabiltzaile ugari izan dituzte.

Pasaia Badia Aktiboa:

  • Banakako orientazioa: 88 (48 emakume, 40 gizon).
  • Osasun arlotik jasotako deribazioak 134 (honela banatuta: 10 kardiologia, 82 lehen arreta, 10 pediatria, 4 psikiatria, 28 errehabilitazioa).
  • Tipi-Tapa: 70 (61 emakume, 9 gizon).
  • Pasaia Kirol Badia Kluba (PKB): 30 (16 emakume, 14 gizon).
  • MakilFit:35 (33 emakume, 2 gizon).
  • HelduFit: 80 (70 emakume, 10 gizon).
  • CovidFit: 9 (5 emakume, 4 gizon).
  • ParkFit: 14 (12 emakume, 2 gizon).
  • Emakume korrikalariak: 19.
  • Zerbitzu multidisziplinarra: 10 (4 emakume, 6 gizon).

Ekintza eta zenbaki hauen atzean lan handia dago. Zehaztasun handiagoarekin aztertzeko memoria osoa irakurri daiteke.

2022-2023 ikasturterako ideia eta erronka berriak dituzte, besteak beste, ume eta nerabeekin egiten ari diren ikerketa lan interesgarria. Baina hori hurrengo sarrera baten kontatuko dizuegu.

Zorionak Ibai, Xabi eta Sara!