Urtarrilaren 15era bitarte bozketa irekita egongo da Nafarroako 2022ko kirolean nabarmenena izan dena hautatzeko

0

Nafarroako Kirol Institutuak (NKI) epea ireki du herritarrek 2022ko kirolari, talde, arbitro eta teknikari nabarmenenak botoaren bidez hautatzeko. Bozketa urtarrilaren 15era bitarte egin ahal izango da bere weborrian. Nafarroako Kirol Sarien Batzordea NKIko teknikariek, kirol-federazioetako ordezkariek, prentsa espezializatukoek eta udal kirol-teknikariek osatzen dute, eta, eztabaidatu ondoren, kategoria bakoitzeko finalistak hautatu dituzte.

Sari hauek, urteko kirol errendimendua eta jarduera fisikoa nahiz kirol mailakoa sustatzea xede izan duten jarduera gogoangarriak aitortzeko bereizgarriak dira.

Hautagaitzak

Kirolari femenino onenaren modalitatean, golardorako hautagaiak dira Jaione Ekisoain judoka, Lysa Tchaptchet eskubaloi jokalaria, Irati Etxarri saskibaloi jokalaria, Maite Oroz futbolaria eta Maider Ardanaz pilotaria.

2022ko kirolari maskulinoetarako proposatutako bost hautagaiak dira Asier Martínez atleta, Mikel Azcona automobil-gidaria, Alberto Munárriz waterpolo jokalaria, Unai Laso pilotaria eta Jon Sanz padel jokalaria.

Sarirako talde femenino hautagaiak honakoak dira: Softboleko CAD Izaga, Saltoki Trikideak, eta Gurpea Beti Onak Azparren Gestión eskubaloikoak. Bestalde, Talde maskulino hautagaiak dira: Futboleko Osasuna Promesas, CAD Irabia beisbolekoa, eta Basket Navarra.

Parte hartze herrikoirako zabalik dagoen bosgarren kategoria teknikari onenari dagokio eta bere hautagaiak dira: atletismoko François Beoringyan, futboleko Kakun Mainz eta eskubaloiko Miguel Echeverría.

Eta azkenik, iazko epaile nabarmenaren modalitatean aipa ditzakegu David Urdánoz areto-futbolekoa, eskubaloiko Ion Bustamante eta pilotako Naroa Iturain.

Nafarroako Kirolaren Institutuko webgunean hautagaitza bakoitzerako 2022ko kirol merituen xehetasunak ematen dira.

Kiroleko golardoen banaketa ekitaldia datorren otsailean ospatuko da, Nafarroa Arena pabiloian, zeinetan halaber aitortza bat garatuko den kirol federazio bat, toki entitate bat edo mankomunitate bat, zuzendari bat, jarduera edo proiektu bat saritzeko asmoz, ‘Kirolaren balioak’ bereizgarriarekin.