DNA bankuak bi identifikazio berri lortu ditu Paternaingo hobian

0

Nafarroako Memoriaren Institutuak jakitera eman duenez, Nafarroako Gobernuaren DNA bankuak Julio Peña Díez eta Francisco Velaza Fernández identifikatzea lortu du, 2022ko uztailean Paternaingo hobian hobitik ateratako gorpuzkien artean. Francisco Velaza Castejonen jaio zen, 34 urte zituen, Soledad Fusterekin ezkonduta zegoen eta bi seme-alaba zituen. Julio Peña Santanderretik zetorren, ezkonduta zegoen eta Izquierda Republicanan militatzen zuen, Nafarroako Memoria Historikoaren Dokumentu Funtsaren datuen arabera. Biak trenbideetakoak ziren eta Iruñeko Norteko Geltokian egiten zuten lan.

1936ko abuztuaren amaieran sei kiderekin batera atxilotu zituzten, Paternain jomuga izanik, gero erailak eta hobiratuak izateko bi hobi komunetan. Hainbat urteren buruan,1942an, hilik zeudela denok jakin arren, garbiketa espedientea ireki zitzaien Espainiako Iparraldeko Burdinazko Bideetako Konpainiako langile bezala, haren ebazpena aldekoa izanik; gauza bera gertatu zen Gregorio Albo eta Manuel Serónekin, zein halaber identifikatuak izan ziren duela aste batzuk Paternainen. Garbiketa-espedienteen artxibatze honek haien aurka jaurti ziren salaketen garrantzi txikiaren berri ematen digu, bere harrapatzaileentzat euren bizitzekin amaitzeko behar adinakoak izan baziren ere.

Francisco Velazarekin eta Julio Peñarekin jadanik bost dira Paternaingo hobian eginiko identifikazioak; iazko uztailean desobiratu ziren Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Memoriaren Institutuko desobiratze programaren baitan. Beraz, Gregorio Albo, Julio Butrón eta Manuel Serónen aurrekoei eransten zaizkie. Totalean, Nafarroako Gobernuko DNAren bankuak, 1936ko kolpe militarraren harira matxinatuek erabilitako indarkeriaren ondorioz, jadanik 37 biktima identifikatu ditu.