Musika eta Arte Eszenikoen Artxiboak hartu du Ignacio Aranguren antzerki-zuzendariaren ondarea

0

Ignacio Aranguren (Iruña, 1953) irakasle eta gazteen antzerki-zuzendariak Kulturaren Vianako Printzea Saria jaso zuen 2016an, eta duela gutxi bere funts pertsonalaren dohaintza egin dio Nafarroako Errege Artxibo Nagusiari. Lana Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboaren programan sartu da, eta, bertan, Nafarroako ondare dokumentalaren zati gisa aztertu eta hedapen-ekimenak egingo dira.

Dohaintzarako hautatutako formula fasetan eginiko artikulazio bati dagokio, eta formula hori dagokie egun sorkuntza jarduera bete-betean dabiltzan dohaintza emaileei ere. Horregatik, une honetan dohaintza irakasle eta antzerki zuzendari bezala izandako ekoizpenaren lagin adierazgarri gisa gauzatu da, bere eskutik sortzeko Ignacio Aranguren Funtsa Nafarroako Errege Artxibo Nagusia. Funtsa eratzean, bere gainerako legatua Artxibora etorriko da ondoz ondoko emakiden bidez, dohaintza-emailearen borondateari jarraiki eta bere sorkuntza lanak iraun bitartean.

Dohaintzan emandako materiala

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiari dohaintzan emandako funtsak 16 liburu eta 37 instalazio-unitate barne hartzen ditu, formatu digitalean prestatutako eta, nagusiki eszenaratze proiektu zehatzez osatutako ikus-entzunezko dokumentu ezberdinak lagun .

Proiektu bakoitzaren baitan, antzerki esparruko dokumentazioa (kartela eta eskuzko programa, argazkiak, ikus-entzunezkoak, prentsa-zatiak, amaiera memoria, aldizkariak, zirriborroak, gidoiak, programazioak eta irudikapenen egutegia, eskemak, gonbidapenak, diskurtsoak, argiztapen-planak, makillaje probak, aintzatespenak nahiz bestelako material lagungarria), dokumentazio pedagogikoa (gida didaktikoa, partaideen galdeketak eta balorazioak, ikasle ikusleen lanak edo idazlanak, inkestak, ziurtagiriak, jardueren proposamenak, marrazkiak, jarduketa-planak edo asistentzia- eta jarrera-erregelamenduak) eta kudeaketa dokumentazioa (kasu, gastu eta diru-sarreren laburpen ekonomikoa, korrespondentzia, diru-laguntzen edo kultura hitzarmenen eskariak) datoz.

Funts hau, paraleloki, 1987tik Antzerki Tailerrean Ignacio Aranguren proiektuen ohiko laguntzailea den Vicente Galbete sortzaileak ekarritako dokumentazioaz osatzen da, barne hartuz kartelak nahiz eskuzko programak, eszenografiaren bozetoak eta diseinuak hala nola atrezzoa, jantzitegiko bozetoak eta figurinak ahaztu gabe.

Dohaintza akordioaren xehetasunak kontuan hartuta eta legatuaren zaintza bat bermatze aldera, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak bere gain hartu du haren hedapena, kultura eta pedagogia bitartekaritza jardueren bidez, eta Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboa – AMAEN programarako web orriaren bitartez eskuragarri dagoen zientzia-ikerketa sustatzeko konpromisoa.

Nortasun sutsu baten lanketa

Ignacio Aranguren Gallués antzerki nafartarreko irakasle eta zuzendari bezala eginiko jarduera profesionalean nabarmendu da. Nafarroako Unibertsitatetik Filologia Erromanikoan Lizentziatua, Bigarren Hezkuntzan Espainiar Hizkuntza eta Literaturako Katedradun bezala aritu da, esparru honetan erreferente giltza izanik antzerki eta dramatizazioko irakasle bezala.

Bere antzerki-ibilbidea 1973an abiatu zuen aktore, zuzendaritza-laguntzaile eta antzerki testuen egokitzaile gisa “El Lebrel Blanco” lanean, haur nahiz helduen antzerki muntaketetan kolaboratuz.

1981ean abiarazitako bere prestakuntzak askotariko gaiak barne hartu zituen, adibidez egungo antzerki mugimenduak, interpretazioaren metodo organikoa, antzerki-zuzendaritza, La commedia dell`arte edo eszenografia. Bere interesak nazioarteko bidaia batera eraman zuen, zeinetan “Youth Arts Summer School” (Cheshire, Erresuma Batua, 1993) edo “Stage de formation et d’ echanges – Ecôle et Creation” (Grenoble, Frantzia, 1991) jarduerekin lortutako esperientzia nabarmentzekoa den.

Erreferentea ikusleen prestakuntzan Nafarroako Villoslada Institututik

Ignacio Aranguren 1978an hasi zen bere zuzendaritza jarduerekin Nafarroako Villoslada Institutuko Antzerki Tailerrean zuzendari lanak garatuz, Batxilerreko azken ikasturteko ikasleekin, 35 urtez etengabe jardunez antzoki nazionaletan (Almagro, Madril edo Sagunto) hala nola europarretan (Grenoble, Brusela edo Anglesey) norbere eta autore klasikoen sormen-lanak eszenaratuz. Tailerrean lanean aritu diren mila baino ikasle baino gehiagoren artean aktore/aktoresak, teknikariak, irakasleak, gidoilariak edota zuzendariak topa ditzakegu, zeinen artean Alfredo Sanzol nabarmentzekoa den, antzerki munduko adierazpen eta komunikazio aukeren ikuspegi anitza eta irekia izateagatik hala nola antzerkia gizarte kohesiorako eta balioak transmititzeko baliabidea bailitzan hartzeagatik. Bere jarduera aintzatetsia izan zen 2016an Kulturaren Viana Printzearen Saria jasotzean.

Antzerki tailerrarekin batera, Ignacio Arangurenek 2013an Nafarroako Ikusle Gazteen programa sortu zuen, Dramatizazioa eta Antzerkia arloetan irakasle nafartarren prestakuntza pedagogikoa lantzeko.

Irakaskuntzaz haratago doan jarduera bat

1990etik Ignacio Arangurenek zeregin garrantzitsua bete du antzerki pedagogia hizpide zuten jardunaldi eta kongresu nazionaletako txostengile bezala, bereziki gazteriarekin, halaber espezialitate horretarako aholkulari lanetan arituz Iruñako Irakasleei Laguntzeko Zentroan (ILZ), NUPen hala nola Gayarre Antzokia Udal Fundazioan. Partaide izan da Nafarroako Gobernuko, Iruñako Udaleko nahiz Gayarre Antzokiko batzorde balioztatzailetan; baita Buero Sarien ipar-eremuko epaimahaian ere. Artikuluak argitaratu ditu Ñaque edo Caixaescena bezalako aldizkari nazionaletan, toki hedapenerako beste hainbat argitalpenekin batera.

Jarduera horri guztiari hainbat aintzatespen esleitu zaizkio, adibidez, “Antxon Elósegui” Saria (1976) Haurrentzako Antzerkiari; “Francisco Giner de los Ríos” (1989) Hezkuntza Berritzailearen Sari Nazionala; Hezkuntza Ministerioaren Saria Adierazpen Artistikoko Tailerrei Erdi eta Goi Mailako Ikastetxeetan (1989); lehen, bigarren sariak hala nola aipamen bereziak (interpretazioa, zuzendaritza, eszenaratzea, jantzitegia, ohorezko aipamena edota ikusleriaren aipamena) Nafarroako Gobernuak antolatutako Gazte Topaketetako ediziotan (1990eko hamarkada); Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko hezkuntza esperientzia berritzaileetarako sariak (2006 eta 2007); Buero Sari Nazionala zuzendaritza onenari (2006); Hirugarren Buero Sari Nazionala (2006 eta 2007); 2011 Buero Sari Nazionala Ignacio Arangureni gazteriaren artean antzerkia hedatzeko bere ibilbideagatik; 2016 Kulturaren Viana Printzea Saria; 2019 “Juan Mayorga” Sari Nazionala nerabeen artean antzerkia sustatzeko bere ibilbide profesional luzeagatik.

Irakasle bezala eginiko bere argitalpenen artean Dramatizazio testuaren bere liburua nabarmentzekoa da. DBHko Bigarren Zikloa (1996, Vicente Galbete, Mª José Goyache eta Mª Teresa Pascual lagun); antzerkiko eta prestakuntzako 25 urte (2007, Vicente Galbetekin batera); Heziketa artistikoa. Plastika, Musika, Dramatizazioa. Bigarren Hezkuntza (2007, José-Luis Valenciano Plaza eta Fermín Iriarte lagun); Dramatizazioa. “La posadera”, Carlo Goldonirena. Testu egokitua, ikasgelarako unitate didaktikoaren analisia eta jarduerak (2009).

Bestalde, norbere antzerki testu gisa datozkigu “Los apuros de Don Jeringa” edo “Vamos a jugar al teatro” (Tolosako CIT, 1976), “Primera Vez. Suite” (Javier Izcuerekin batera, Algar Argitaletxea, 2010), “SENTyMENTALIA. Swett Adolescencia” (Javier Izcuerekin batera, Algar Argitaletxea, 2015), “Pícaros cómicos clásicos” (Algar Argitaletxea, 2013) eta “El actor adolescente. Manual de urgencia para profesorado en apuros” (Nafarroako Gobernua – ALGAR Argitaletxea, 2017).

Azkenik, Ignacio Arangurenek besteren askotariko antzerki testuak osatu eta komentatu izan ditu, ikasgelarako unitate didaktikoekin hornituz, adibidez “El avaro”, Molierena, eta “Ñaque”, J. Sanchis Sinisterrarea (Gayarre Antzokirako), edota “Alesio”, I. García Mayrena, “El cadáver del señor García”, E. Jardiel Poncelarena eta “El diario de Ana Frank”, A.Hackett eta F. Goodrichena (Algar Argitaletxerako).