Donostiako Gobernu Batzarrak hartutako akordioak

0

Erdialde Zahar Etxea, eskailerak Bertsolari Txirritan, paperontziak hainbat parketan, ibilgailuen atalerako lau ibilgailu

Erdialde Zahar Etxea

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du, UTE David Sanchez Javier Bueno enpresari esleitzea Erdialde Zahar Etxea birgaitzeko exekuzio-proiektua idazteko kontratua.

Kontratuak 14 astetako epea du, eta bertan, enpresa esleipendunak zirriborro bat aurkeztu beharko du kontratua sinatu eta bi hilabetetara, eta behin betiko proiektua zirriborroa onartu eta 6 astetara.

Esleipen prezioa 63.706 eurokoa da.

Eskailerak Bertsolari Txirritan

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du, Bertsolari Txirrita 56 inguruko eskailerak birgaitzeko proiektua. Proiektu eta Obretako zerbitzu teknikoak idatzi du proiektua, eta 88.151 euroko aurrekontua du.

Paperontziak hiriko hainbat parketan

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du, Montajes Garra SL enpresari esleitzea Cristina Enea eta Aieteko Jauregietako parkeetan paperontziak jartzeko kontratua. Esleipen prezioa 24.649 eurokoa da eta enpresak 12 astetako epea izango du paperontziak jartzeko.

Halaber, Tokiko Gobernu Batzarrak esleitu gabe utzi du kontratu honetan aurreikusita zegoen Urgull Mendian paperontziak jartzeko lotea, izan ere, ez du eskaintzarik jaso.

Ibilgailuen atalerako lau ibilgailu

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du,nIbilgailuen Atalerako lau ibilgailuz hornitzeko kontratua esleitzea.

Kontratua bi lotetan banatuta zegoen. Lehena, 3 plazako bi furgoneta ertain itxiz hornitzeko kontratua, Basque Motor San Sebastian SL enpresari esleitu zaio 47.428 eurotan. Bigarrena, 5 plazako bi furgoneta txiki itxiz hornitzeko kontratua, Easo Motor SA enpresari esleitu zaio 34.998 eurotan.

Bi enpresek kontratua sinatzen denetik gehienez 7 hilabeteko epea dute ibilgailuak entregatzeko.