Landa Garapenak 1.130.000 euro ordaindu ditu nekazari gazteak instalatzeko

0

Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak 1.130.000 euro ordaindu ditu 63 nekazari gazte instalatzeko. Urteko deialdi honen helburua da gazteei nekazaritza-jardueran sartzen laguntzea ustiategi bideragarrietan, eta 2014-2020 aldirako Landa Garapenerako Programan (LGP) sartuta dago. 2015ean abian jarritako ekimen hau sektorearen egitura egokitzeari, nekazaritza-ustiategietan inbertsioak laguntzeari, okupazioaren eta eskumenen garapenari lotuta dago, etengabeko aholkularitzarekin eta prestakuntzarekin.