Nafarroako ospitaleek menu bereziak eskainiko dituzte Errege egunean

0

Nafarroako ospitaleek menu bereziak prestatu dituzte Errege bezperako afarirako eta eguneko bazkarirako, nutrizioan adituak direnek eta zentroetako dietistek eginak.

Nafarroako Unibertsitate Ospitalean (NUO) bi lehenengo, bi bigarrengo eta bi postre artean hautatu ahal izango da. 5eko afarian, itsaskien barazki-entsalada edo hegazti-zopa hornigaiarekin (arrautza txikitua eta haragia); bigarrenerako, legatza saltsan onddo kremarekin eta urdaiazpikoaz eta gaztaz barrubetetako oilaskoa idiazabal saltsarekin; eta errege erroskoa edo frutazko mazedonia almibarrarekin, postrerako. Eta haurren menuak, hegazti zopa, etxeko oilasko nugget-ak patata atalekin, izozkia sorpresarekin eta errege erroskoa eskainiko ditu.

Irailaren 6ko eskainiko dira orburuak urdaiazpikoarekin edota hegaluzearen marmitakoa; indioilar rotia gaztaina purearekin edo txipiroiak bere tintan pilaf arrozarekin; xixona turroizko flana edo anana naturala. Eta haurren menuak eskainiko ditu arroza tomatearekin, etxeko frijituak eta txipiroi rabak limoiarekin, txokolatezko eta chantillyzko kopa.

Tuterako Reina Sofia Ospitalean urtarrilaren 6ko bazkarian eskainiko dira arrain eta itsaski zopa, izokin eta zainzuri pastela, urdaiazpiko errea udare-saltsarekin eta tipulin glasatua eta errege opila.

Lizarrako García Orcoyen Ospitalean, hilak 5eko afarian eskainiko dira ahutz gaztazko entsalada, izokina tartar saltsarekin, errege erroskoa eta era askotako turroiak; aldiz, hilak 6ko bazkarian eskainiko dira bakailao hostorea eta ganbak, entrecotte-a piper berdeekin, mamia eta askotariko turroiak.