Ollo kontseilariak Iruñeko kartzela zaharreko atea muntatzeko lanak bisitatu ditu

0

Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollok Iruñeko kartzela zaharreko atea muntatzeko lanak bisitatu ditu gaur goizean, Iruñeko Espetxe Probintziala zegoen orubean. Bertan izan dira Martin Zabalza Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendari nagusia eta Josemi Gastón Nafarroako Memoriaren Institutuko zuzendaria.

Nafarroako Gobernuak espazio hau Memoria Historikoaren Leku izendatu zuen 2020ko abenduaren 22an, akordio batean zeinekin konpromisoa hartuko zuen antzinako espetxeak okupatzen zuen espazioan memorial bat sortzeko “alegia memoriaren transmisiorako eremu bezala berrerabiltzeko”.

Kontseilariak gogora ekarri du bere esku-hartzean “leku honek izandako lotura, belaunaldi ezberdinen memorian, hainbat istilu eta borroka sozialekin, adibidez, laurogeita hamarreko belaunaldian derrigorrezko soldaduskarekiko intsumisio mugimenduarekin lortu zuen protagonismoa eta halaber nabarmentzekoa da 1936ko uztaileko estatu-kolpearen ondoren bete izan zuen zeregina”.

Ollo kontseilariak halaber esker onez adierazi du “proiektu hau posible izan dela Nafarroako Memoriaren Institutuak eta Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak emandako bultzadari esker, hala nola Iruñako Udalaren, Espetxe Erakundeen eta Iruñako Kartzelako Zuzendaritzaren eskuzabaltasunaz kontatu izateagatik. Posible izan da, horrez gain, mugimendu memorialistaren etengabeko errebindikazioagatik, bereziki AFFNA36”-arenarengatik.
Azkenik, kontseilariak nabarmendu du “Nafarroako Gobernuaren helburua dela aste batzuen buruan leku honetan inaugurazio-jarduera publiko bat ospatzea, zeinetara deituko diren ordezkari publikoak, elkarte memorialistak, familiakoak eta gizarte osoa, oro har”.

Iruñako Espetxe Probintziala

Iruñako antzinako espetxe probintziala 1908an inauguratu zen eta zabalik egon zen 2012an eraitsi zen arte. 194 zelda, lau patio eta hiru solairu zeuzkan. Preso gatibu kopuru handi bat barne hartzekotan, begi-bistakoa zen estatu-kolpearen ostean legezko gobernu errepublikanoa suntsitzea xede zuten instalazio hauek eznahikoak, bermerik gabeak eta prebentzio erakoak zirela. Pertsona horietako asko erailak izateko eraman ziren Nafarroako geografiako paraje ezberdinetara, kasu, Ibero, Etxauri, Perdon, Paternain edo Valcardera, besteren artean. Gerra osoan zehar espetxetik desfilatzen jarraitu zuten zigorra betetzeko edota beste destino batera bidaliak izateko epaiketaren zain zeuden preso ugari. Diktadura frankistan zehar bere harresiek preso sozialak nahiz politikoak zaintzen jarraitu zuten.

1940ra arte bertako presoen kopurua oso gainetik zegoen bere diseinuak izan zuen edukierarekiko. 1940an Espetxe Probintzialeko zuzendaritzatik bermatu zen 2.000 presotik gora zituela. Totalean, FDMHN-ren eskutik elaboratutako gatibutasunari buruzko txosteneko datuen arabera, 7.364 pertsona pasatu ziren espetxe probintzialetik 1936tik. Gutxienez 425 erailak izan ziren, ia beti jadanik aipatu diren zakuetan.

Presondegiko bizitzari buruz kontserbatzen diren lekukotasunek higiene-osasun baldintza negargarriak nabarmentzen dituzte, baina bereziki bere barnean bizi izan zen ikara, izan ere, presoak jabe ziren aske jartzeko edota lekualdatzeko itxurakeriaren azpitik etengabe gertatzen ziren hilketez.

2022ko ekainaren 10ean hitzarmen bat adostu omen zuten Barne Ministerioak (Espetxe Erakundetako Idazkaritza Nagusia), Nafarroko Gobernuko Ekonomia eta Ogasun eta Herritarrekiko Harremanen departamentuek hala nola Iruñako Udalak, Iruñako antzinako kartzelako hondakin arkitektonikoen erabilera egite aldera. Zehazki, espetxera sartzeko barruko atea osatu ohi zuten harriak. Eta harrien lagapena egitean, Nafarroako Gobernuak, Herritarrekiko Harremanen Departamentua dela medio, ate hori berreskuratzeko proposamena burutu eta finantzatu du duela hamarkada bat kartzelako eraikina suntsitu zenetik azken mendean bere edukia hustu izan duen eremu batean. Atea, kanpoko ateak okupatzen zuen hurbileko eremuan kokatua, errepresaliatuak izandako haien memoria bizirik mantenduko duen ikur bat da; horrez gain, bake eta bizikidetza balioak garatzeko aukera bat gehiago bihurtu da.