RCNSSren Kayaksurf taldeari harrera

0

Donostiako Udalak harrera egin die gaur goizean RCNSSren Kayaksurf taldeko kideei. Kayaksurfeko kideek urrezko domina lortu zuten Erresuma Batuko Bude hirian ospatutako Munduko Txapelketan.

Donostiako alkate Eneko Goiak hiriaren izenean zoriondu ditu RCNSSren piragustiak eta honakoa esan die: “Urtero berri onak ematen dizkiguzue. 2022An ere horrela izan zen Budeko Munduko Txapelketan lortutako hainbeste dominekin. Horregatik gaur hemen Munduko txapeldunez inguratua egoteko aukera izatea ohore handia da. Eskerrik asko hiriaren enbaxadore ezinhobeak izateagatik”.

Horiek horrela, Goiak segidakoa gaineratu du: “Ziur naiz 2023an ere erronka handiak izango dituzuela aurretik. Horietan guztietan hiri bat izango duzue atzean zuei guztioi animoak ematen”.

Odei Etxeberria eta Olatz Garmendia Open short boat mailako Munduko txapeldunek oroigarria jaso dute RCNSS-ren kide guztien izenean Eneko Goia alkatearen eskutik, eta alkate zein udal korporazioaren ordezkarien txaloa jaso dute.