Bizigune programari lagatako etxebizitzen gehieneko errentaren muga handitzea

0

Atseginez jakinarazten dizugu joan den abenduan Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 15/2022 Legea eta lege horren Hamabigarren Xedapen Gehigarrian jasotzen denez, Bizigune Programako etxebizitza lagatzeagatiko kontraprestazioren gehieneko zenbatekoa ,Bizigune» Etxebizitza Hutsen Programa arautzen duen abenduaren 23ko 466/2013 dekretuaren 8.2 artikuluan aurreikusia, hilean 675 eurokoa izango da, 2023ko urtarrilaren 1etik. Eguneratze hori, 2023ko urtarriletik aurrera sinatutako kontratuei eta data horretatik aurrera berritzen diren kontratuei aplikatuko zaie.

Alokabidek berrikusi egingo ditu egunera daitezkeen kontratuak, eta errenta berria jakinaraziko die jabeei. Errenta hori 2023ko otsailetik aurrera ordainduko da.

ALOKABIDEK ESKERRAK EMATEN DIZKIE JABE GUZTIEI, GEHIEN BEHAR DUTEN PERTSONEK ETXE BAT IZATEA AHALBIDETZEAGATIK.