‘Pornografia eta hezkuntza: arazo global baterako gerturatze integrala’ ikastaroa

0

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Pornografia eta hezkuntza: Arazo global baterako gerturatze integrala ikastaroa. RAÚL MARCOS ESTRADA – EMAIZE Sexologia Zentroaren sexologoa eta psikologoa izango da ikastaroaren formatzailea.

Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da: pornografiak pertsonen iruditeria erotiko kolektiboaren eraikuntzan nola eragiten duen aztertzea, eragin hori minimizatuko duten hezkuntza-kontrapisuak non eta nola aplikatu behar diren jakiteko.

Best helburu batzuk hauexek dira:

  • Gaur egungo eredu pornoerotikoa aztertzea.
  • Pertsonen dimentsio erotikoari dagokionez, sexu-heziketa nola lantzen ari garen hausnartzea.
  • Tresnak ematea kalitatezkoak eta, batez ere, sexu-hezkuntza integrala aplikatu ahal izateko, arriskuen prebentzioaz haratago.

Informazio gehiago. Ikastaroa GAZTELANIAZ izango da.

Lehenengo edizioa Bilbon:

  • Noiz: 2023ko otsailaren 1ean eta 8an
  • Non: Bilbao. Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, Uriortu 11 behea
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
  • Izena emateko epea urtarrilaren 11tik 20ra
  • Taldea: 20 lagun

Bigarren edizioa Donostian:

  • Noiz2023ko otsailaren 3an eta 10ean
  • Non: Donostia. CRAJ, Anoeta 28
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
  • Izena emateko epea urtarrilaren 11tik 20ra
  • Taldea: 20 lagun

Kontuan hartu izena emateko epea eta ikasle kopurua! Ikastaroa doakoa da.

Bertan parte hartzeko urtarrilaren 11an indarrean jarriko ditugun FORMULARIOak bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea:  urtarrilaren 11tik 20ra
  • Taldea: 20 lagun

gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan…) dihardutenek. Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak eta beste erakunde batzuk)
  • Hezitzaileak
  • Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak