Nafarroak Bizitzeko Gutxieneko Errentaren ordainketa kudeatzen die dagoeneko 5.813 familiari

0

Nafarroak, Eskubide Sozialetako Departamentuaren bitartez, Bizitzeko Gutxieneko Errenta kudeatzeko eskumena hartu zuen bere gain joan den azaroan, eta, ordutik, 5.813 familia nafarrek jaso dute prestazioa. Laguntza hori behar duten pertsona guztiei informazioa eta aholkularitza helarazteko asmoz, Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioaren autobus bat jarri da Berriozarko Euskal Herria plazan, ostegun eta ostiral honetan.

Totalean, eta Gizarte Segurantzako datuen arabera, 2020ko ekaina eta 2022ko azaroa artean totalean 6.924 familia nafartarrek jaso zuten Bizitzeko Gutxieneko Errenta eta, Nafarroako Gobernuak azaroan prestazio honen kudeaketa bere gain hartu zuenetik, 5.813 familiek jaso dute eta horrek 7.915.194,31 euroko inbertsio sozial bat suposatu du foru diru-kutxetarako. Halaber nabarmentzekoa da jadanik BGEren beste 2.500 eskari berri jaso direla zein urtarrila honetan ebazten hastea aurreikusten den, ondorioz, urteko gastua 50 milioi euro ingurukoa izatea espero da.

Prestazioa jakitera eman eta tramitatzeko autobus bat

BGE Gizarte Segurantzaren prestazio ez-kontributibo bat da eta diru-sarrera minimoak bermatzen dizkie halakorik ez dituztenei, alegia zaurgarritasun ekonomikoaren egoeran aurkitzen direnei. Bere xehetasun guztiak hurbiltasunez ezagutzera emateko eta kasu bakoitzeko xehetasunak gogoan izanik, Inklusio, Segurtasun eta Migrazio Ministerioak martxan jarri zuen, urriaren erdialdean, BGErako autobus bat; ekimen honek hilabeteak eman ditu Espainiako udalerri ezberdinak zeharkatzen eta bihar Berriozarrera joango da informazioa eskaini, pertsona baten eskari egoera ezagutzera eman edo prestazio eskari baten tramiteak abiarazteko.

Gaur goizean, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen kontseilari Mª Carmen Maeztu andreak autobusa bisitatu du eta bertan esan du “Bizitzeko Gutxieneko Errenta babes eta kohesio sozialerako erreminta oso ahaltsua dela; Errenta Bermatuak edo kontratazioaren pizgarriek bezala, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonek jasaten dituzten ondorioei aurre egitea ahalbidetzen digu, aldi berean lan-merkatuan sartzeko zailtasun handienak dituzten pertsonen enplegagarritasuna erraztuz”. “Zalantzarik gabe, babes sozialaren errefortzua hala nola enpleguan txertatzeko politiken hobekuntza oinarrizko faktoreak gertatzen ari dira Nafarroa Espainiako pobrezia eta desberdintasun kopuru urrieneko komunitatea bihurtzeko”, arbuiatu du.

Bisita honetara, Maezturekin batera etorri dira José Luis Arasti Nafarroako Gobernuko ordezkaria; Raúl Maiza Berriozarreko alkatea; Andrés Carbonero Eskubide Sozialetako Departamentuko Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren kontseilaria barne.

Kontseilariak halaber azpimarratu du: “Pozarren gaude konpetentzia lekualdatzerakoan, horrek suposatzen duen konplexutasun guztiarekin, herritarrak kaltetzeko gertakaririk ez jazotzeagatik. Aitzitik, gure nahia da eskualdatze honekin kudeaketaren eraginkortasuna eta efikazia hobetzen jarraitu ahal izatea”.

Prestazioaren eskakizunak eta gehigarriak

BGE herritarren eskubide subjektiboa bezala definitzen da. Bestela esanda, pertsona eskatzaileek sarbide eskakizunak betetzen dituztenean jasoko duten prestazio bat da.

Honakoak dira: azken urtean Espainian legezko egoitza eraginkor eta iraunkorra izatea; bizikidetza unitate jasotzailea, gutxienez aurreko sei hilabetetan zehar, eratu behar izan da eta zaurgarritasun ekonomikoaren egoeran aurkituko da.

Nabarmentzekoa da jasotzeko zenbatekoa diru-sarrera konputagarrien eta Nafarroako Gobernuak markatutako mugen arteko diferentzia dela zein hileko 491,63 eurokoa den unitate jasotzailea pertsona heldu bakarrarekin osatuta dagoenean eta 1.081,59 eurokoa, unitatea bost pertsona edo gehiagorekin osatuta dagoenean, horietako norbait adingabea izanik.

Gainera, gurasobakar, desgaitasun edo haurtzaroko laguntza (API) kasuen prestaziorako osagarri gehigarriak daude. Azken honen harira, garrantzitsua da adieraztea adingabeak dituzten eta BGEren eskakizunak bete dituzten unitate haiek kide adingabe bakoitzeko gehigarri baterako eskubidea dutela: 3 urteko adingabe bakoitzeko, hileko 100 euro; 3 eta 6 urte arteko bakoitzeko, 70 euro; eta 6 eta 18 urte arteko adingabe bakoitzeko, 50 euro. Halaber API gehigarrirako eskubidea dute adingabeak dituzten bizikidetza-unitate haiek zeinek BGEren eskakizunak betetzen dituzten, zaurgarritasun ekonomikoarena salbu; kasu horietan, errenta eta ondare atariek ez dituzte gainditu behar BGEren % 300a eta % 150a, hurrenez hurren.

AUNA proiektua, Nafarroako Gobernuaren BGE propiorako informazio nahiz sarbide kanala.

Nafarroako Gobernuak, Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazioen Ministerioarekin lankidetzan, AUNA proiektua abiarazi du Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, bere helburua izanik enplegurako nahiz BGE eta Errenta Bermatua eskuratzeko aukerak hobetzea, horrela prestazio hauen pertsona jasotzaileen inklusio sozialerako eskubidearen erabilera bermatuz.

Proiektu honi esker, Tramitazio Administratiborako Unitateak prestatu dira Tuterako, Lizarrako eta Tafallako Gizarte Zerbitzuetako esparruetan, baita Burlatan, Atarrabian, Uharten, Altsasun eta Iruñako Errotxapea auzoan ere; bere betekizuna da herritarrak  prestazioaren tramiteez, aurkeztu beharreko dokumentazioaz informatzea, bete behar diren eskakizunak azalduz, beste gaien artean. Gainera, arreta hobea emateko, unitate hauek aurretiko hitzorduarekin jardungo dira eta herri ezberdinetara lekualdatuko dira irisgarritasuna erraztu eta lekualdatzeak saihesteko.

AUNA proiektuak operatzen ez duen esparruetan Eskubide Sozialen Departamentua da pertsonei babesa eta orientabidea ematen diena arreta telefoniko edo presentzialarekin, aurretiko zita dela medio, 848426309 / 848428257 telefonoetan edo imv@navarra.es posta elektronikoan, 8.30etatik 14.30etara.