Jaurlaritzak Euskadiko Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuek 2022an egindako lana aitortuko du babes zibilaren eta larrialdien arloko sariak banatzeko ekitaldian

0

Eusko Jaurlaritzak datorren otsailaren 11n banatuko dizkie “Larrialdietako eta babes zibileko merezimendua” sariak aurten merezimenduzko ekintzak burutu dituzten edo gizarte-lan solidarioa egin duten pertsonei eta antolakundeei. Edizio honetan Euskadiko Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuek Nafarroan eta Euskadin izandako suteak itzaltzen egindako lana aitortuko da.

Zehazki, Eusko Jaurlaritzak bereizgarri berdeko domina bat, hamar plaka-diploma eta zerbitzuan 10 urtetik gorako ibilbidea egiaztuta duten boluntarioak aintzatesteko 15 diploma banatuko ditu.

Segurtasun Sailak 2017an sortu zituen larrialdien eta babes zibilaren arloko ohorezko sari horiek, publikoki aitortzeko asmoz esku hartzeko zerbitzuetako pertsonalaren jarduketa aipagarriak eta herritarren inplikazioa eta laguntza, arrisku kolektibo larriko, hondamendiko eta lazeria publikoko egoera larrietan pertsonak eta haien ondasunak eta ondare kolektiboa babesteko lanetan.

Sariak hiru kategoriatan banatzen dira:

  • Larrialdietako eta babes zibileko merezimenduaren domina.
  • Larrialdietako eta babes zibileko merezimenduaren plaka-diploma.
  • Euskadiko Babes Zibileko Boluntarioen lana aintzatesteko diploma.

Bereizgarri gorriko domina pertsonak edo ondasunak arriskuan jarri dituen larrialdi-egoera batean aparteko karra, ausardia, gizatasuna edo gizarte-elkartasuna erakutsi duten ekintza edo jarduera bikainen kategoriari dagokio.

Bestalde, bereizgarri berdeko domina, besteak beste,  larrialdi egoera batean pertsonak eta ondasunak babesten eta zaintzen edo larrialdiaren ondorioak murrizten laguntzeko erabakigarriak diren eta herritarrek egin dituzten, eta Larrialdiei Aurre egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemaren helburuei laguntzen dieten, merezimenduzko ekintza, jarduketa edo egitateak saritzeko da.

1 DOMINA

David López de Letona: 2022ko abuztuaren 20an, David López de Letonak, Kataluniako kostaldean oporretan zegoen ertzainak, gizon bat menderatu zuen bikotekideari eraso egiten ari zenean. Egitateak goizaldean gertatu ziren Calella de Palafrugelleko (Girona) karabana-aparkaleku batean.

Agentea 28 promoziokoa da, eta Guardiako Ertzain-etxean lan egiten du, eta erasotzailea mendean hartu eta Esquadra Mossoak iritsi arte atxiki zuen.

PLAKA-DIPLOMA

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzua.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko Baso Zerbitzua.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko Basalan Sozietate Publikoa.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzua.
  • Gipuzkoako Lurralde Historikoko Baso Zerbitzua.
  • Arabako Foru Aldundiaren Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzua.
  • Arabako Lurralde Historikoko Baso Zerbitzua.
  • Bilboko Udalaren Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzua.
  • Donostiako Udalaren Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzua.
  • Gasteizko Udalaren Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzua.

ZERBITZUAN 10 URTE BETE DITUZTEN BOLUNTARIOAK AINTZATESTEKO 15 DIPLOMA

Luis María Guijarro Ruiz, Jon Medina Ogara, David Ríos Sánchez, Roberto Cubero Lera, Angelines Sánchez Suárez, Ricardo Calvo Ibarretxe, Javier Cambra Martínez, Josu Zeberio Uribe, Rafael Lara Moreno, Sidi Martínez Azkona, Abel Arroyo Astarloa, Andeka Escolar Ulibarri, Alejandro Moreno Iglesias, Borja Marcos Olano eta José Miguel Muñoz Herrero.