Berdintasunerako planek laneko segurtasuna eta osasuna txertatu behar dituzte genero-ikuspegiarekin

0

Laneko segurtasun- eta osasun-politikan genero-ikuspegia txertatzearen helburua da gure erakundeko gizonei eta emakumeei ahalik eta babes-maila handiena bermatzea, sexu biologikoak eta genero-baldintzatzaileek izan ditzaketen desberdintasunak eta eraginak kontuan hartuta.

Enpresa guztiek, legeak behartuta dauden edo ez, emakumeen eta gizonen berdintasun-egoerari buruzko diagnostiko bat egin dezakete, bai eta berdintasun-plan bat ere, hautematen diren desberdintasunak ezabatzeko eta berdintasun-maila handiagoak bultzatzen dituzten baldintzak sustatzeko neurriak bilduko dituena. Diagnostiko eta plan horietan, beharrezkoa da berrikustea zer gertatzen den laneko segurtasunean eta osasunean, eta zer jarduera gara ditzakegun emakumeen eta gizonen arriskuen arretak eta prebentzio-neurrien aplikazioak berdintasuna berma dezaten.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak dirulaguntzen deialdi bat ireki du plantillan dauden 10-100 pertsonako enpresek berdintasun-diagnostikoa eta -plana egin dezaten. Deialdia 2023ko otsailaren 17ra arte dago zabalik eta 400.000 euroko zuzkidura du.

Aukera bat da laneko segurtasun- eta osasun-politika berrikusteko, genero-ikuspegia integratuz. Osalanek honako material hauek ditu bere webgunean, analisi- eta proposamen-prozesu horietan lagun dezaketenak:

12 urrats, zure enpresan genero-ikuspegia barneratzeko laneko osasunaren eta segurasunaren alorretan

Genero-ikuspegia laneko arriskuen prebentzioan integratzeko jarraibideak

Lan-arloko sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko orientabideak