Familientzako Arte Eszenikoen programak zazpi obra antolatu ditu gaztelaniaz eta euskaraz martxora arte

0
PRUEBA

Egitaraua datorren urtarrilaren 21ean hasiko da eta martxoaren 18ra arte iraungo du, eta ikuskizunak Clara Campoamor eta Gurutzetako zentro zibikoetan izango dira. Ikuskizunen sarrerak 3 euro balio dute helduentzako eta 2, ordea, haurrentzako. Salgai egongo dira urtarrilaren 16an, hemen: barakaldokultura.web.app/ciclo/barakaldo_kultura.

Etxeko txikientzako antzerkia Clara Campoamor eta Gurutzetako zentro zibikoetan izango da urteko lehenengo hiruhileko honetan, Familientzako Arte Eszenikoak programaren bitartez. Udalerrian emango den egitarauak zazpi antzerki ikuskizun berri eskainiko ditu gaztelaniaz eta euskaraz.

Ekimen hau betiko gogoarekin itzuliko da, eta kalitatezko familia kultura proposatuko digu. «Programa horri esker, haurrak arte eszenikoen mundu liluragarrian has daitezke, antzerkia ikusten, sentitzen, baita horrekin hunkitzen ere, formatu anitzetan», azaldu du Nerea Cantero Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria zinegotziak. «Aldi berean, aisialdian euskara bizitzeko aukera berri bat eskaini nahi dugu», azpimarratu du.

Denboraldi berriak hainbat diziplinatako ikuskizunak eskainiko ditu: aktoreen, txotxongiloen eta objektuen antzerkia, antzerki multimedia, dantza eta antzerki-clown. Horrela, urritik abendura bitartean, lau eta hamaika urte bitarteko haurrei eta haien familiei zuzendutako bost ikuskizun izango dira, eta txikienentzako (bi eta lau urte bitartekoak) beste bi.

Egitaraua urtarrilaren 21ean, larunbata, hasi eta abenduaren 18an, larunbata, amaituko da. Ikuskizunak larunbatetan, 18: 00etan, hasiko dira (txikienentzako antolatutako antzerkiek bi saio izango dituzte: 17:00etan eta 18:30ean). Txandakako larunbatak Clara Campoamor Zentro Zibikoan eta Gurutzetako Zentro Zibikoan.

Ikuskizunen sarrerak online salduko dira. Sarrerak urtarrilaren 16ko 9:00etatik aurrera erosi ahal izango dira wbgunean: https://barakaldokultura.web.app/ciclo/barakaldo_kultura