Labrazako Parke Eolikoak eskuratu du Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena, eta Azazetakoa berehala egongo da

0

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak Gobernu Kontseiluari jakinarazi dio Labrazako Parke Eolikoak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena jaso duela eta Azazetako proiektuari dagokiona berehala egongo dela.

Arabako Oion udalerrian kokatuko den Labrazako Parke Eolikoak 8 aerosorgailu izango ditu eta 40MW energia sortzeko ahalmena izango du. Azpiegitura Aixeindarrek sustatzen du. Bi erkidego ezberdinei, Euskadiri eta Nafarroari, eragiten dien proiektua denez, ministerioen tramitazioa behar izan du, eta aldeko txostena jaso berri du.

Azazetako Parke Eolikoak ere 8 aerosorgailu aurreikusten ditu eta 40MW energia sortzeko gaitasuna izango du. Alegría-Dulantzi, Iruraiz Gauna, Donemiliaga, Arraia Maeztu eta Bernedo udalerrietan kokatuko da, Araban. Aixeindar da kasu honetan ere sustatzailea.

Eusko Jaurlaritza Azazetako instalazioari dagokion ingurumen-inpaktuaren adierazpena amaitzen ari da une honetan. Tramitazioa osatu egingo da Foru Aldundiak Plan Berezia onartzen duenean. Ingurumen-inpaktuaren adierazpenak kautelazko neurriak propostzen ditu, baita beste neurri babesle, zuzentzaile eta konpentsatzaile batzuk ere, eta horiek kontuan hartu beharko dira egikaritze-proiektua idazterakoan.

Bi kasuetan, proiektua baimendu aurreko ingurumen-ebaluazioaren prozedurak barne hartu ditu araudian ezarritako jendaurreko informazioko eta kontsultako nahitaezko izapideak, bai eta eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei egindako hainbat kontsulta ere.

Une honetan, Euskadik kontsumitzen duen energiaren % 10 sortzen du, eta 2030erako % 15 sortzea da helburua, iturri berriztagarriak erabiliz.

Energia Berriztagarrien LPS 

Era berean, Arantxa Tapiak azaldu duenez, Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala (LPS) Euskadiko lurraldea antolatzeko tresna bat da, eta ingurumena edo kultura bezalako balio babesgarriak hartzen ditu kontuan.

EAEk, une honetan, energia berriztagarrien sorkuntzaren ehuneko txikia du, guztizko energia-kontsumoaren aldean; beraz, hirigintza-eremuan energia berriztagarrien ezarpena arinduko duten estrategiak garatzera behartuta gaude, hori baita energia berriztagarrien ohiko oztopoetako bat.

LPak, funtsean, lurzoru urbanizaezinean iturri berriztagarrietatik energia elektrikoa sortzeko instalazioak ezartzea zehazten du, erabilera eta banaketa arautu gabe. Ingurumen-baldintzatzaileak eta -betekizunak beren araudi zorrotzean ezarritakoak edonola ere kasu guztietan.

Hori guztia kontuan hartuta, LPSak instalazio eoliko eta fotovoltaiko handietarako egokiak diren lurralde- eta hirigintza-ezarpena errazten duten eremuak hautatzen ditu, eta horrek nabarmen arintzen ditu izapideak. Hautatutako eremu horiek Euskadiren potentzial berriztagarria ahalik eta gehien aprobetxatzeko premisaren pean definitzen dira, Euskadiren natura-, paisaia- eta kultura-ondarea zaintzearekin bateragarria izanik.

Horrek ez du esan nahi adierazitako eremu horiek guztiak okupatuko direnik; izan ere, alde batetik, ekimen pribatuaren mende dago sare elektrikorako sarbidea eta konexioa, eta ez da ahaztu behar beti bermatu eta bete behar direla ingurumeneko, arkeologiako, lurzoruaren erabilerako eta abarreko gainerako administrazio-eskakizunak. Era berean, eremu horiek hautatzeak ez du esan nahi, a priori, eremu horietatik kanpo instalazio handiak ezar daitezkeenik. Kasu horretan, zuzeneko ezarpenik ez dutenez, gainera, hirigintzari eta lurralde-antolamenduari buruzko legerian aurreikusitako eskakizunak bete beharko dira.

 LPS behin betiko onartzeko faseak

 

LPS hasierako bertsioa egitea  LPS HASIERAKO bertsioa egitea
LPSaren eta ingurumen-azterlan estrategikoaren HASIERAKO onarpena  Lurraldearen Antolamendurako Batzordearen hasierako txostena
 Hasierako bertsioa onartzeko aldaketak
LPSaren eta Ingurumen-Azterlan Estrategikoaren BEHIN BEHINEKO onarpena  Eragindako administrazio publikoei eta interesdunei entzutea/kontsulta egitea
 Jendaurreko informazioa
Hirugarrenez herritarren parte-hartzea
Kontsulten analisia eta erantzunak eta informazio publikoa
 LPSaren eta IAEren BEHIN-BEHINEKO bertsioak onesteko prestatzea
Energia Berriztagarrien LPSaren BEHIN BETIKO betiko bertsioa egitea  Ingurumen Adierazpen Estrategikoa egitea eta EHAAn argitaratzea
 Lurraldearen Antolamendurako Batzordearen txostena, behin-behineko onarpenari buruzkoa
 BEHIN BETIKO bertsioa egitea
Euskadiko Lurralde Plan Sektorialaren eta Berriztagarrien BEHIN BETIKO onarpena  Araua izapidetzeko nahitaezko txostenak

(Ingurumen Aholku Batzordea, Kontrol Ekonomikoko Bulegoa, Generoa, Hizkuntzaren normalizazioa, Aholku Batzorde Juridikoa, Jasangarritasun energetikoa)

 Lurralde Plangintza Sailaren nahitaezko txostena
 Gobernu Kontseilura bidaltzea
 EHAAn eta ALHAOn eta 2 egunkaritan argitaratzea

Izapidetzen ari diren proiektu berriztagarriak

 

IZAPIDETZEN ARI DIREN PARKE EOLIKO HANDIAK

LOCALIZACIÓN PROMOTOR TRAMITACIÓN Potencia MW
PE “LABRAZA” Aixeindar Ingurugiro-inpaktuare Adierazpena 40
PE “AZAZETA”

(Alegria-Dulantzi , Iruraiz Gauna, SanMillán /Donemiliaga , Arraia-Maeztu, Bernedo)

Aixeindar Ingurumen-ebaluazioaren azterketa teknikoa. Kontsulten 2. fasea 40
PEMarino“GEROA”(offshoreArmintza) Itsas Wind S.L. Ministerioak tramitatuko du 45
PE “CANTOBLANCO”

(Añana, Ribera Alta)

Euskal Haizie Dokumentazio teknikoa aurkeztuta. 49
PE “ARTZENTALES-SOPUERTA”

(Sopuerta, Artzentales, Galdames, Muskiz)

Euskal Haizie Konkurrentzia erresoluzioa eginda. Proiektuaren eta Ingurumen-Inpaktuaren txostenaren zain 50
PE “LAS LLANAS”

(Gordexola, Zalla, Gueñes)

Euskal Haizie, S.L. Konkurrentzia erresoluzioa datozen egunotan publikatuko da. 36,6
PE “LARRAGORRI” (ver “Jesuri”)

(Orozko, Laudio)

Grupo Capital Energy Konkurrentzia erresoluzioa eginda. 22,5
PE PIASPE

(Azpeitia-Errezil-Zestoa)

Desarrollo Renovables  Iberia PI SLU Konkurrentzia erresoluzioaren zain 33
PE “TREKUTZ”

(Urretxu, Antzuola)

Grupo Cildal Energy Dokumentazioa aurkeztekotan, aurretiko izapidetze administratiboa abiatzeko 12
PE “BURUZAI”

(Azkoitia, Zumarraga, Urretxu)

GREEN CAPITAL DEVELOPMENT 65, S.L. Dokumentazioa aurkeztekotan, aurretiko izapidetze administratiboa abiatzeko 18
PE “EZKELZU”

(Zizurkil, Usurbil, Donostia)

GREEN CAPITAL DEVELOPMENT XLIV, S.L. Dokumentazioa aurkeztekotan, aurretiko izapidetze administratiboa abiatzeko 18
PE “KARAKATE”

(Soraluze, Elgoibar)

GREEN CAPITAL DEVELOPMENT 135, S.L. Dokumentazioa aurkeztekotan, aurretiko izapidetze administratiboa abiatzeko 9,6
PE “KASTILLO”

(Legutio)

Grupo Capital Energy Dokumentazio teknikoa aurkezteko luzapena 2023ko otsailaren 18rarte 22,5
hPE “MIRITXA” (Arratzu-Ubarrundia, Elburgo, Barrundia, Leintz-Gatzaga) Grupo Capital Energy Dokumentazio teknikoa aurkezteko luzapena 2023ko otsailaren 26rarte 27
PE LA MINORIA ALEIXENDAR Konkurrentzia fasean 40

 

 IZAPIDETZEN ARI DIREN PARKE FOTOVOLTAIKO HANDIAK

FV “VITORIA-SOLAR 1”

(Gasteiz, Arrazua-Ubarrundia)

Indarberri Informazio publikoa amaituta. Proiektuaren errebisio kontsulta fasean 50
FV “VITORIA-SOLAR 2”

(Gasteiz, Elburgo, Barrundia)

Indarberri Informazio publikoa amaituta. Proiektuaren errebisio kontsulta fasean 50
FV LAMINORIA ALEXEINDAR Informazio publikoa amaituta. Proiektuaren errebisio kontsulta fasean 40