Europako Batzordeak arrakastatsutzat jo du Itelazpi elkartearen lana ingurumen kudeaketaren arloan

0

Erkidegoko organoak Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoak bere 200 irrati-komunikazio zentroen kudeaketa ‘berdean’ egindako ahalegina eta ekarpena nabarmendu ditu

Itelazpiren lana irrati eta telebista seinaleak eramateko zerbitzuak ematea da

Europako Batzordeak Itelazpik ingurumenaren arloan egindako lana aitortu du eta “arrakastatsutzat” jo du. Erakunde komunitarioak euskal elkarte publikoaren aipamen zabala egin du bere webgune ofizialean. Bertan, Itelazpik 200 telekomunikazio zentro baino gehiagoren sarea kudeatzeko egiten duen ahalegina eta egiten duen ekarpena nabarmentzen dira.

Ingurumen kudeaketaren ikuspegitik, Itelazpik egindako lana eta etengabeko hobekuntzarako konpromisoa nabarmendu Europar Batasuneko organoak, auditoretzen bidez egiaztatuta. Matxalen Lauzirikak, sozietatearen zuzendari nagusiak, positibotzat jo du Itelazpik bere jardueraren garapenean ingurumenaren alde egindako apustua: «Ahalegin handia egin dugu energia eraginkortasuneko teknologiak, kontsumo alternatiboa, ingurumen inpaktuaren azterketak, hegazti fauna babesteko ekintzak edo erosketa ‘berdea’ ezarriz. Lauzirikak, gainera, azpimarratu du Itelazpik hamar urte baino gehiago eman dituela EMASen (Europar Batasuneko borondatezko arauditik datorren ingurumena kudeatzeko tresna) ziurtatuta.

Informazio gehiago