Indarkeria sexisten aurkako informazio eta arreta gunea San Sebastian Egunean

0
PRUEBA

Donostiako Udalak, Berdintasun Bulegoaren bitartez, eraso sexistak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko kanpainarekin jarraitzen du San Sebastian Egunaren harira, jaietan halako erasoak areagotu egiten direla eta. Eraso sexisten aurkako informazio eta artatze gune finkoa jarriko du Boulevard-eko kioskoan, San Sebastian Eguneko bezperan, hau da, urtarrilaren 19an, gauez 22:00etatik 02:00ak arte.

Bestalde, Parte Zaharreko 200 tabernatan sentsibilizaziorako materiala banatuko du ere. Egitasmo horiek formatzaile eta hezitzaile gazte adituek egingo dituzte. Bi ekintza horiekin eraso sexisten aurkako jarrera proaktiboak sustatu nahi dira, eta eraso sexistak pairatzen dituzten emakume eta neskei arreta eman nahi zaie.

Honako materiala banatuko da espazio bakoitzean:

Parte Zaharreko tabernetan:

  • Erasoen aurrean jarduteko protokoloa
  • Tabernetan jartzeko pegatina handiak
  • Tabernariek jartzeko txapak

Informazio gunean egongo den materiala, besteak beste:

  • Lepoko zapiak
  • Txapak
  • Pegatinak
  • Pultserak
  • Neskei zuzendutako eskuorriak
  • Mutilei zuzendutako eskuorriak
  • Hiritar orori zuzendutako eskuorriak
  • Baliabideen telefonoen txartelak