Euskadin 15 eta 29 urte bitarteko 310.433 gazte daude, biztanleria osoaren % 14,2

0

Euskadin biztanleria gazteak beheranzko joera izan zuen, eten gabe, 2010etik 2016ra arte, azken urte horretan erregistratu baitzen 15 eta 29 urte bitarteko gazte kopururik txikiena (283.517). Geroago kopuru hori handitu da eta 2022ko urtarrilaren 1ean Euskadin adin horretako 310.433 bizi ziren.

Gizon eta emakume gazteen kopurua antzekoa da: 159.433 gizon eta 151.000 emakume.

Biztanleria gazteak pisu txikia du Euskadiko biztanleria osoan, % 14,2 baino ez. Edozelan ere, proportzio hori handitu da aurreko urteetan izandakoekin alderatuta, 2013tik orain arte % 14ren azpitik baitzegoen.

Datu horiek eta beraien bilakaera, bai eta sexuaren edo lurralde historikoaren araberako banaketa ere, Gazteen Euskal Behatokiak  bere webgunean eskaintzen dituen estatistiketan kontsulta daitezke, “Demografia eta biztanleria” izeneko atalean, hain zuzen ere.