Zer bide hartu arrakasta profesionalerako; aukerak hor daude, zuk erabakitzen duzu

0

Lanbide, Euskal Enplegu Zerbitzuak, Gazteria Portugalete eta CIFP Repelegak antolatutako CRASH! ekimenaren barruan, hitzaldi batzuk eman ditu urtarrilaren 17 eta 18an; “Zer bide hartu arrakasta profesionalerako? Aukerak hor daude, zuk erabaki”, hain zuzen ere.

Lanbideren hiru hitzaldietara, honako ikastetxeetako 200 ikasle baino gehiago joan dira; Nuestra Señora del Carmen, Instituto Zunzunegui, Amor Misericordioso, IPI Antonio Trueba, CIP-Portugalete eta Berriotxoa.

Ponentziak, formatu ezberdin bat duen dinamika erabiltzen du. Bere helburua, unibertsitate-graduren bat edo Lanbide Heziketako (erdi-goi maila) ikasketaren bat egin duten pertsonen lan-egoerari buruzko informazioa ematea da. Hori guztia, honako hauei buruz hausnartzeko eta kontzientzia hartzeko gune bat sortzeko:

  • Zein garrantzitsua den prestakuntza izatea kalitatezko enplegua edukitzeko.
  • Prestakuntza guztiek ez gaituzte kalitate bereko enpleguetara eramango, eta    ez digute aukera emango ikasi dugun esparruan lan egiteko.

Lanbidek, urtero, inkesta bat egiten die kolektibo horiei; Lanbide Heziketa duela urtebete amaitu zutenei eta unibertsitateko karrera duela 3 urte amaitu zutenei, hain zuzen ere. Inkestek, pertsona horiek, une horretan, duten errealitatearen isla ematen digute; ez dira etorkizuneko iragarpen bat, baina gida gisa har daitezke zer ikasi aukeratzeko orduan. Besteak beste, informazio hau jasotzen dute:

Lanean ari dira? Zein da beraien lanbidea? Zein baldintzatan? Lotuta dago ikasi dutenarekin? Pozik al daude?, eta abar.

Hitzaldiaren egunean, ikasten jarraitu nahi duten ala ez galdetuko zaie. Erantzuna baiezkoa bada, beraien lehentasuna zein den galdetuko zaie; eta, ematen diguten erantzunaren arabera, dinamikan parte hartzeko txartel bat emango diegu.

Txartel bakoitzak, ikasketa mota batzuen eta hauen interes-adierazleen informazio ematen du. Txartel bat dago unibertsitate ikasketa-eremu eta lanbide-arlo bakoitzeko, eta, txartel horrek, arlo edo eremu bakoitzaren barruan dauden titulazio zehatzak jasotzen ditu.

Dinamika honekin, gure asmoa Lanbiden eskuragarri dagoen informazioa beste modu batean, modu adiskidetsuagoan, hurbiltzea da. Datu horiek lagungarri izan daitezke ikasleentzat; hartu behar duten erabakiaren argibidea izan daitezke.

Inkesten emaitzak kontsultatzeko eta lanbide-arlo eta unibertsitate ezberdinen araberako titulazio guztien txostenak eskuratzeko:

Lanbideko Kabinete Teknikoak, urtero, Euskadi mailako txosten indibidualizatuak argitaratzen ditu LHko ikasketak (GM eta GS) eta unibertsitate-graduak amaitu zituzten pertsonen lan-egoerari buruz. Hemen kontsulta daitezke: