2022ko laugarren hiruhilekoko EAEko langabezia-tasa eta BPG jasotzen ditu gaur Astekonomiak, baita joan den azaroko esportazioen bolumena ere

0
PRUEBA

2022ko balantze gisa, Astekonomia programak iazko azken hiruhilekoari buruzko adierazleak biltzen ditu gaur. Zehazki, langabezia-tasa eta EAEko BPG. Era berean, adierazle ekonomiko garrantzitsuenen asteko laburpen horrek atzerrira egindako ondasunen esportazioen bolumenari erreparatzen dio, azaroan gora egiten jarraitu baitzuten.

Eustatek argitaratutako datuen arabera, urteko azken hiruhilekoan langabezia-tasa % 8,4 izan zen, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko puntu erdi gehiago. Horrela, urte osoko beheranzko joera eten egin da, gizonen tasa ( % 7,4tik % 7,8ra) eta emakumeena ( % 9,1 eta % 8,3, hurrenez hurren) handituz.

Eustatek argitaratutako aurrerapenaren arabera, euskal ekonomia % 2,8 hazi zen aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Horrela, Euskadiko BPGa % 4,3 hazi zen urte osoan. Hala ere, urteko bigarren hiruhilekoan hasitako dezelerazioa berresten da.

Euskal AEko esportazioak % 20,3 gehitu ziren azaroan, aurreko urteko aldi beraren aldean. Produktu energetikoak ( % 85,8) eta ez-energetikoak ( % 17,0) gehitu egin ziren. Datu absolutuetan, urteko metatua 30.000 milioi eurotik gorakoa da, serie historikoaren maximoa.

Asteko laburpen hau, Ekonomia Zuzendaritzak «Astekonomia» izenarekin egina, minutu bateko iraupena duten bideo hauen oinarria da, gaurkotasun ekonomikoaren zabalkundea eta jarraipena errazteko.