Eusko Jaurlaritzak gomendatzen du asteburu honetan mendira ez joatea

0
  • Elur-geruzaren gainean sor litezkeen izotz-plakek egoera arriskutsuak eragin ditzakete

Eusko Jaurlaritzak gomendatzen du asteburu honetan mendira ez joatea, elur-geruzaren gainean izotz-plakak sor baitaitezke azken egunotako prezipitazioaren ondoren tenperaturak bat batean asko jaitsi izanaren ondorioz.

Euskalmet – Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, atzo arratsalde/gauean tenperaturek nabarmen egin zuten gora, baina gero asko jaitsi dira eta elurraren azaleko geruza izoztu dute. Gainera, eta batez ere asteburu honetan bertan eta datozen egunotan, tenperaturek behera egiten jarraituko dute, eta adierazitako geruza hori oraindik ere gehiago joango da izozten.

Laburbilduta, elur asko egiten duenean jende eta familia ugari hurbiltzen dira mendira elurra zapaltzera, eta, egoera arriskutsua denez, Eusko Jaurlaritzak gomendatzen du asteburu honetan mendira ez joatea.

Joatea erabakiz gero, Euskalmeten iragarpenak jarraitzea eta behar bezala ekipatuta joatea aholkatzen du.

Iragarpen eguneratuak jarraitzea gomendatzen da Euskalmet (www.euskalmet.euskadi.eus) eta Twitter (@Euskalmet) bidez, edo “Abisuak nahieran” zerbitzuan alta emanda. Larrialdietarako deitu 112 zenbakira.