Ollo kontseilariak Euskalgintzaren Kontseiluaren proiektuak ezagutu ditu erakundearen 25. Urteurrenean

0

Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako kontseilaria eta Mikel Arregi, Euskarabideako zuzendari kudeatzailea, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi, Idurre Eskisabelekin bildu dira gaur. Bileran, Paul Bilbaok, orain arte erakundeko idazkari izandakoak, ere hartu du parte.

Ollo kontseilariak Nafarroako Gobernuak euskarak Nafarroan dituen erronken aurrean, eragile sozialekin elkarlanean jarraitzeko borondatea helarazi dio entitateko arduradun berriari, eta Eskisabelekin bat egin du adostasuna defendatzeko, “hizkuntzaren etorkizuna eraikitzeko tresna gisa”. Halaber, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko amanokumnean dituzten erronkak aipatu ditu.

Kontseilariak Euskalgintzaren Kontseiluaren proiektu nagusiak ezagutu ahal izan ditu. Aurten, bere sorreraren hogeita bosgarren urteurrena da, eta euskararen normalizazioaren alde lan egiten duten erakunde eta eragile nagusiak biltzen ditu, 30 elkarte baino gehiago guztira. Besteak beste, hizkuntza-eskubideak eta gizarte-kohesioa, hizkuntza-politikak eta administrazioa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa eta hizkuntza kulturan eta eremu sozioekonomikoan hartzen ditu bere jardun-eremuak. Erakundeak, halaber, euskararen egoera eta hizkuntza-eskubideak nazioarteko erakundeetan zabaltzeko lan egiten du, eta Europako erakundeekin eta beste hizkuntza gutxitu batzuetako gizarte-eragileekin lankidetzan aritzen da.

Ollok, azpimarratu duenez, “euskarak biderkatu egiten du Nafarroako gizarte gisa dugun balioa”, eta Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuaren lan ildoak azaldu ditu. Azpimarratu duenez, “Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunak dioen bezala, babes- eta sustapen-betebehar instituzionala betetzea dugu helburu”.