Ertzaintzak eta udaltzaingoek indartu egingo dute hiri eta herri barruko bideetan harrapatzeak prebenitzeko kanpaina

0
  • Aurten, orain arte, hiru oinezko hil dira Euskadiko errepide-sarean gertatutako trafiko-istripuetan
  • Kanpaina urtarrilaren 23tik 29ra bitartean indartuko da

Gaurtik, urtarrilaren 23tik, igandera, urtarrilaren 29ra, bitartean, Ertzaintzak, udaltzaingoekin lankidetzan, hiri eta herri barruko bideetan harrapatzeak prebenitzeko kanpaina burutuko du. Helburua oinezkoak babestea izango da, trafikoaren esparruan kolektiborik zaurgarrienetako bat baita.

Oinezkoen zirkulazioa zainduko dute bidetik edo bazterbidetik, horietako sarbideetatik eta ingurutik zirkulatzen dutenean. Kolektibo horrek beti oinezkoen bidetik edo espaloitik zirkulatu beharko du, eta, halakorik ez balego, bazterbidetik edo, bazterbiderik ezean, bidetik. Bestalde, ibilgailuek abiadura moteldu beharko dute, edo baita gelditu ere behar izanez gero, oinezkoak ikusiz gero edo oinezkoak haiek zirkulatzen ari diren bidean sar daitezkeela aurreikusiz gero.

Sonia Díaz de Corcuera Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak gogoratu duenez, “aurten, orain arte, bi gizon eta emakume bat hil dira Euskadin ibilgailu batek harrapatuta, eta behin eta berriz gogoratu behar da zirkulazio-arauak bete behar direla eta gure kale eta errepideetako kolektiborik zaurgarrienak, hau da, oinezkoak, txirrindulariak, motor-gidariak eta pertsonen mugikortasunerako ibilgailuak gidatzen dituzten pertsonak, bereziki babestu behar direla”.