Eusko Jaurlaritza misio baten buru da Guatemalan eta Hondurasen, Giza Eskubideen Defendatzaileak Babesteko Programan parte hartu duten pertsonen egoera hurbiletik egiaztatzeko

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Eusko Jaurlaritza gaur Guatemalara eta Hondurasera bidaiatuko duen ordezkaritza baten buru da. Bidaiaren helburua da, Giza eskubideen defendatzaileak babesteko euskal programaren barruan herrialde horietatik Euskadin hartutako pertsonen jarraipena egitea. Monika Hernando Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria da ordezkaritzako burua, eta berarekin batera, Eusko Legebiltzareko si ordezkarik, eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako teknikariek eta Zehar-Errefuxiatuekin, Bakea eta Elkartasuna eta Aldarte gizarte erakundeetako ordezkariek osatzen dute.

Guztira, 14 pertsonak bidaiatuko dute; tartean, Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubide, Berdintasun eta Justizia Batzordeko kideak eta letradun bat: Leixuri Arrizabalaga presidentea (EAJ), Iñigo Iturrate (EAJ), Miren Gallastegui (PSE), Oihana Etxebarrieta (EH Bildu), Iñigo Martínez (Elkarrekin Podemos) eta Carmelo Barrio (PP).

Misioaren helburua da programak 2020 eta 2021 urteetan hartutako defendatzaileei laguntzea, eta lurraldeen egungo egoera bertatik bertara egiaztatzea. Ordezkaritza Guatemala joango da lehenengo, eta, ondoren, Hondurasera, komunitateen errealitatea eta defendatzaileen eta euren erakundeen egoera ezagutzera. Era berean, erakunde publikoekin eta nazioarteko erakundeekin bilduko da programan parte hartutako defendatzailean babes eta laguntza sarea indartzeko.

Defendatzaileak babestea

Programa 2011n sortu zen, beren jatorrizko herrialdeetan bizitza eta justizia soziala defendatzeko egiten duten lanagatik bizitza eta osotasun fisikoa arriskuan ikusten duten giza eskubideen defendatzaileak babesteko helburuarekin. Ekimenaren baitan, defendatzaileak Euskadin sei hilabete ematen ditu, indarkeria politikoaren eraginen ondorioz fisikoki eta emozionalki indartzeko  atseden hartu eta zaintzeko.

Euskadin dagoen bitartean, gainera, programak agenda politiko bat garatzeko euskera ematen du hainbat erakunde publikorekin eta gizarte-erakunderekin, nazioarteko laguntza sareak zabaltzeko eta indartzeko. Sare horiek babes aterki bat osatzen dute, eta horrek segurtasun baldintza hobeetan itzultzea eta giza eskubideen alde egiten duten lanarekin jarraitzea eragiten du.

Azken 12 urteotan, programak 32 defendatzaile hartu ditu; horietatik 19 emakume, 3 adingabe bere ardurapean eta 9 gizon, Kolonbia, Peru, Honduras, Guatemala eta Mendebaldeko Saharatik etorriak. Hasieratik, euskal ordezkaritza batek lagundu izan die jatorrizko herrialdeetara itzultzen Kolonbia, Guatemala, Peru eta Hondurasera egindako hainbat misiotan.