EAEko Administrazio Orokorrean enplegu publikoa finkatzeko bigarren deialdiko probak asteon hasiko dira

0
  • Probak aste honetatik otsailaren 11ra bitartean egingo dira Barakaldon, Gasteizen eta Irunen
  • Hautaketa prozesuaren bigarren fase honetara 13.271 pertsona aurkeztu dira, guztira 1.034 plaza betetzeko
  • Prozesuak 28 eskala eta lan kategoriari eragiten die, eta meritu lehiaketa bidez, oposizio-lehiaketa bidez edo bi bideak erabiliz egin ahal izango da

Asteazken honetan hasiko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan enplegu publikoa finkatzeko bigarren deialdiko aurreneko probak egiten. Guztira 13.271 pertsona inguruk hartuko dute parte prozesuan, baina eskabideen kopurua 28.882ra iritsi da, pertsona askok plaza bat baino gehiagorako egin baitute eskaera. Probak 2023ko urtarrilaren amaieran eta otsailaren erdialdera arte egingo dira eta azterketak hiru lekutan egingo dira: Europa Biltzar Jauregian (Vitoria-Gasteiz), Barakaldoko Bilbao Exhibition Centerren (BEC) eta Irungo Ficoba erakustazokan.

Deialdi honetan EAEko Administrazio Orokorrerako 1.034 plaza banatuko dira; horietatik 716 salbuespenezko prozesu baten bidez esleituko dira eta 318 prozesu berezi baten bidez. Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua lehiaketa bidez egiten da, ez dute azterketarik egiten, eta deialdi bakoitzaren oinarrietan zehaztutako merezimenduak baloratuko dira, hala nola antzeko lanpostuetan esperientzia, titulazioak edo hizkuntzak. Aitzitik, enplegua finkatzeko prozesu berezia lehiaketa-oposizio bidez egiten da: lehenik, nahitaezko probak egiten dira, eta, gainditu ondoren, izangai bakoitzaren merezimenduak baloratzen dira.

12 eskala eta 16 lan kategoria izango dira lanpostu horiek osatuko dituztenak:

  • Goi mailako administrazio eskala
  • Eskala juridikoa
  • Administrazio kudeaketako eskala
  • Eraikigintza, hirigintza eta lurralde antolamenduko eskala
  • Eraikigintza, hirigintza eta lurralde antolamenduko eskala teknikoa
  • Obren eta instalazioen delineazioko eskala
  • Ekonomia eta enpresako eskala
  • Estadistika eta datu analisietako eskala
  • Estadistikako eskala teknikoa
  • Hizkuntza normalizazioko eskala
  • Hizkuntza normalizazioko eskala teknikoa
  • Itzulpegintzako eskala
  • Itzultzaile/interpretea
  • Sukaldeko arduraduna
  • Arte grafikoetako laguntzailea
  • Inprentako arduraduna
  • Sukalde eta jantokiko laguntzailea
  • Ikuztegiko laguntzailea
  • Sukaldaria
  • Saileko gidaria
  • Sukalde eta jantokiko arduraduna
  • Garbiketa burua
  • Garbitzailea
  • Laborategiko garbitzailea
  • Peoia
  • Gaueko jagolea
  • Itsasontziko arduraduna
  • Ibaiondo heziketa zentroko hezitzaileak

Prozesuan parte hartuko duen pertsona bakoitzak eskala horietako bat edo batzuk aukeratu ahal izan ditu.

Hizkuntza normalkuntza eta itzulpengintza eskalarako hautagaiak izango dira aztertzen lehenak, urtarrilaren 25ean, Gasteizen. Hurrengo egunean, leku berean, eraikuntzako, hirigintzako eta lurralde-antolamenduko eskaletarako eta delineazioko, obretako eta instalazioetako eskaletarako probak egingo dira. Otsailean, hilaren 4an eta 5ean, Barakaldoko BECen, Administrazio, Administrazio Kudeaketa, Ekonomia eta Enpresa, eta Estatistika eta Datuen Analisi eskaletako goi mailako hautagaien txanda izango da. Azkenik, Ibaiondo zentroko eskala juridikorako eta hezitzaileentzako probak otsailaren 11n izango dira, Ficoban.