Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera, 2023ko bigarren hiruhilekoan, Nazio Batuetako zuzendaritzako langileak Local 2030 Idazkaritzaren Euskadiko egoitzan lan egiten egotea da

0
PRUEBA
  • Mahastizaintzako eta ardogintzako enpresen lehiakortasuna, merkatura egokitzea eta jasangarritasuna hobetzeko laguntzak deitu dira 

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Jonan Fernandez Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiarekin batera. 

Bere aldetik, Fernandezek 2030 Agendaren Lehentasunen Euskal Programaren 2021-2022 aldirako Betetze-Malari buruzko Txostena eta 2023rako Lan-Plangintza aurkeztu du. Programa hau Eusko Jaurlaritzak Garapen Jasangarrirako Helburuekiko konpromisoa sailen eta erakundeen artean koordinatzeko eta bultzatzeko duen legealdi-plana da.

2021-22 memorian jasotzen denaren arabera, aurreikuspenen betetze-maila handia izan da: aurreikusitako 25 jardueretatik, 18 ehuneko 80-100ean bete dira; eta 7 ehuneko 40-60an.Gainera, aurreikusitako jarduera horiez gain, beste 12 jarduera bultzatu dira, hasierako planean sartuta ez zeudenak. 2030 Agendaren idazkari nagusiak bi lorpen garrantzitsu nabarmendu ditu: batetik, 2030 Agenda Euskadi Foroa sortzea eta sendotzea, eta, bestetik, Nazio Batuen Local 2030 Koalizioaren Idazkaritzaren munduko egoitza Euskadin kokatzea.

2023ko Lan Planari erreferentzia eginez, Jonan Fernandezek 2023ko lehen helburua 2030 Agendaren Lehentasunen Euskal Programaren lau ardatz nagusiak indartzea dela azaldu du: zabalkundea, lankidetzako gobernantza, ebaluazioa eta trakzio-konpromisoak, “garrantzi berezia emanez trantsizio energetiko-klimatikoari, ekonomiaren deskarbonizazioari eta energia berriztagarrien sustapenari. Eusko Jaurlaritzak Garapen Jasangarrirako Helburuen arloan duen lan-plangintzak, legegintzaldiaren amaierara arte, 34 jarduerari ekitea aurreikusten du. 

Local 2030en egoitzari dagokionez, Fernandezek iragarri du 2023ko bigarren hiruhilekoan Nazio Batuetako zuzendariek Local 2030 Idazkaritzaren Euskadiko egoitzan lan egingo dutela aurreikusten dela. Une honetan, Nazio Batuen, Espainiako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren, eta Bilboko Udalaren arteko izapideak ixten ari dira.

Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak, Garapen Jasangarrirako Helburuen arloan estatuz kanpoko gobernuek funtsezko rola dutela kontuan hartuta,  Eusko Jaurlaritzak estatuz kanpoko gobernuek 2030 Agendaren gobernantzan duten zeregina bultzatzen jarraituko duela nazioartean azpimarratu du Jonan Fernandezek. 

GOBERNU KONTSEILUAREN AKORDIOAK

Ohikoa den bezala, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur onartutako hainbat akordio, besteak beste, honakoa aipatu du:

Ardo sektorearen lehiakortasuna bultzatzeko asmoz, Jaurlaritzak agindu bat onartu du gaurkoan  2023. urterako dirulaguntzak bideratzeko eraldaketa-instalazioetan, mahastizaintzako eta ardogintzako azpiegituretan eta sektore horretan merkaturatzeko egituretan eta tresnetan inbertsio materialak eta ez-materialak finantzatzeko. Zupiriak azaldu duenez, Europatik bideratutako nekazaritza funtsetatik datozen laguntzak dira hauek eta aurkeztutako gastuen % 25 eta % 50 artean estaltzeko helburua dute. Aurreko deialdietan, aurkeztutako gastuak 10 milioi euro ingurukoak izan ziren, beraz, antzeko kopurua aurreikusten da aurten ere.

Gai-zerrenda

Prentsa-txostena