NorthBIMek eraikuntzaren sektorearen digitalizazioa bultzatzen du

0

Euskadin eraikuntza publikoa eraikitzeko proiektuen % 9 dagoeneko BIM metodologiarekin egiten da. Metodologia berritzaile horrek, eredu digitalean oinarrituta, eraikuntza-proiektuan inplikatutako eragile guztiak integratzea ahalbidetzen du, baita lanen koordinazioa ere, diseinutik hasita eta obraren amaierara arte. Proiektuaren xehetasun guztiak eraikinaren eredu birtual bat (3Dko maketa bat) sortzeko aukera ematen duen software batean islatzen dira. NothBIM enpresak, obren kostuak eta epeak murrizteko, metodologia hau aplikatzen du eraikuntza-prozesua digitalizatzeko eta horren hobetzeko prozesuak inplementatzeko.

Berrikuntza hau programa informatiko baten lizentzia erostetik harago doa; gremio guztiak inplikatzen ditu eta gastuak eta epeak zehatzago kalkulatzeko aukera ematen du”, azpimarratzen dute arduradunek.

BIM eta Lean metodologien bidezko digitalizazio-sistemak aplikatuz, aholkularitza-enpresak metodo digitalekin konbinatzen ditu lortutako datuak, obra bateko puntu gatazkatsuak aurreikusteko, kostuak eta epeak zehaztasunez kalkulatzeko helburuarekin. Konpainiako sustatzaileen arabera, metodología berritzaile honek, etorkizuneko eraikuntza edo ‘eraikuntza 4.0’ bernatzen du, hain zuzen ere, prozesu osoan informazio guztia modu digitalean erabiltzeko eta baliabideak kontrolatzeko aukera ematen duena, proiektua idazteko fasetik proiektua gauzatzeko fasera arte. “Eraikuntza-sektorearen eraldaketa digitala sustatzen dugu. Gure helburua benetako arazoak konpontzea eta enpresen eraginkortasuna hobetzea da, hiru zutaberen laguntzarekin: berrikuntza teknologikoa, sektorearen ezagutza eta egiten dugunarekiko grina”.

NorthBIM

Enpresa gazte honen sortzaileak hiru arkitekto dira, Beatriz Santos, Mikel Zarate eta Pedro Taberna, duela sei urte enpresa proiektu hau sortzeko indarrak batu zituztenak. Denbora horretan, sektore profesional desberdinetako bezeroak erakartzea lortu dute: inbertsio-funtsak, sustatzaileak, eraikuntza-enpresak eta ingeniaritzak, besteak beste. “NorthBIMen enpresei lagundu egiten diegu bere prozesuak digitalizatzeko eta automatizatzeko, eta honela, malguagoak, gardenagoak eta eraginkorragoak ere izan daitezen”, diote.

Bere portafolioan honako zerbitzu hauek nabarmentzen dira: digital project management, eraikuntza-prozesuen automatizazioa eta ad hoc aplikazioen garapena, bai eta BIM proiektuen digitalizazioa eta kudeaketa ere. Eskaintza zabal horri Lean eta Last Planner System Implementation-en prozesuen hobekuntza eta enpresen eraldaketa digitalerako prestakuntzarekin osatzen da.

Prozesu digital horietatik lortzen dituzten datuak konbinatuz, “eraikuntzako gatazka-puntuak aurreikus daitezke”, diote NothBiMetik. “Hala nola gremio batek aurreikusitako egunean amaituko duen edo ez, eta atzerapen batek gainerako gremioei nola eragin diezaiekeen”… “Lehen, informazio hori guztia obrako nagusiaren buruan zegoen, eta arazoak tokian bertan konpontzen ziren. Orain ordenagailuaren aurrean ikusten ditugu, eta askoz merkeagoa da konpontzea”, gehitzen dute NorthBIMetik.


info+: northbim.com