Ondarearen Aholku Batzordearen arautegia behin betikotasunez onartu da Donostian

0

Tokiko Gobernu Batzarrak behin betikotasunez onartu du Ondarearen Aholku Batzordearen arautegia. Batzorde hau organo aholku-emaile gisa jardungo du.

Donostiako alkate Eneko Goiak adierazi duenez, «batzorde honen eraketarekin Udalak ondareari buruzko aholkularitza organo bat gaitzeko konpromisoa bete du. Batzordea ondarean adituak diren profesionalek osatuko dute. Hala, hiriaren ondare historiko, arkitektoniko, kultural eta urbanoarekin zerikusia duen guztiari buruzko kontraste eta eztabaida-foro antolatu gisa arituko da».

Ondare Aholku Batzordea Donostiako Udalean hirigintza-arloko eskumena duen udal-arloari atxikitzen zaio, eta honako kide hauek osatzen dute: Batzordeburua -Hirigintzako zinegotzi ordezkaria edo hark eskuordetzen duen zinegotzia-; Hirigintza Sostengagarriko zuzendaria edo Saileko Zerbitzu Teknikoen Burutzako funtzionario bat, zuzendariak eskuordetua; Hirigintza Sostengagarriko arkitekto bat, EHOBPBren arduraduna; Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondareko teknikari bat; ondarean aditua den teknikari bat, Ondarea Defendatzeko Elkarteen artetik izendatua, eta ondarearen arloan adituak diren 4 profesional, batzordeburuak izendatuak. Haietako bi, Donostiako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoak eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Gipuzkoako Ordezkaritzako Ondare Batzordeak proposatuko dituzke.

«Beste esparru batzuetan bezala, honetan ere diziplina anitzeko foro antolatu bat behar dela uste dugu. Gaian adituak diren profesionalek beren balorazio kualifikatua egingo dute, irizpideak ahalik eta objektiboen eta oinarrituenak izan daitezen», gaineratu du Goiak.

Eginkizunak

Besteak beste, batzorde hau txostenak egiteaz arduratuko da, eta Udalari aholkuak emateaz tokiko hirigintza-ondare eraikiari buruzko gaietan, bai HOEBPBa (Eraikitako Hirigintza Ondarea Babestea) berrikusteko edo aldatzeko espedienteetan, bai Katalogoko elementuak edo multzoak sartzeko edo/eta baztertzeko espedienteetan. Era berean, eta beharrezkoa den guztietan, hiriaren ondareari dagokionez garrantzitsutzat jotzen diren beste espediente batzuetan parte hartu ahal izango du.

Hiri zuhaiztiak

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Árbol Investigación y Gestión S.L. enpresari esleitzea Donostiako Hiri Zuhaiztien Plan Zuzentzailea idazteko zerbitzua.
Betetze-epea 12 hilabetekoa da, eta aurrekontua 88.125 eurokoa.