Ukrainako gatazkaren ondorioz lekualdatutako 194 pertsonak 400 euroko laguntzak eskatu dituzte dagoeneko Nafarroan

0

Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiak jakinarazi duenez, astelehen honetara arte, 135 familia-unitatek —guztira, 194 pertsonak— dagoeneko egin dituztela 400 euroko hileko laguntza kobratzeko izapideak, 2022an Ukrainako gatazka belikotik ihes egin eta Nafarroako Foru Komunitatean finkatzea erabaki zuten pertsonei zuzendua, beren beharrak asetzeko baliabide ekonomikorik ez badute ere. Gainera, eskatzaileek beste ehun euro gehiago kobratu ahalko dituzte beren ardurapean duten adingabe bakoitzeko.