BBK Bootcamp jakintzagai berriekin indartuko da datorren urtarriletik aurrera

0

BBK Bootcampen beste edizio bat otsailaren 13an hasiko da. Zehazki, lau espezialitate ikasi ahal izango dira: Full Stack Web Garapena, Data Science eta UX UI produktu digitalaren diseinua. Horretarako, BBK-k bat egin du The Bridgerekin; talentu digitalaren azeleratzaile horrek egungo lan-merkatuaren beharrizanetara egokitutako bootcampak eskaintzen ditu eta arlo horretan esperientzia handia du

Lau ikastaroak hiriaren bihotzean dagoen BBK Kuna campusean emango dira, full time (16 aste) eta part time (26 aste) modalitateetan. Programan izena emateko, web-orria erabiliko da. BBK-k, gainera, finantzaketa-programa berritzaile bat eskainiko du, Bizkaian bizi diren eta langabezian edo azpienpleguan dauden ikasleen matrikularen % 100eraino har dezakeena.

Lankidetza horren helburua da euskal hirian gaitasun digitalen inguruko prestakuntza sustatzea, mundu teknologikoarekin lotutako profil profesionalen eskaria etengabe ari baita hazten. Teknologia Elektronikoen Industrien Elkartearen (Gaia) arabera, gaur egun 20.000 profesional digital baino gehiago daude, eta datozen urteetan premia hori bikoiztu egingo dela uste da. Era berean, uste du oso garrantzitsua dela horrelako profiletan espezializatutako hezkuntza-zentroak sortzea, langile-faltak ez dezan euskal hirien hazkunde ekonomikoa geldiarazi.

The Bridge erreferentziazko eskola da prestakuntza-mota hauetan eta bere bootcampak munduko onenen rankingean daude. Hezkuntza-eredu hau Estatu Batuetatik inportatu da eta bertan ikasleek ikasgaia era praktikoan eta talde-lanean ikasten dute. Hezkuntzametodologia berritzaile, arin eta % 100 enplegagarritasunera bideratutakoen alde egiten da.

Konpetentzia digitalak sendotuz Bilbon

Lankidetza hori aliantza estrategikoa da The Bridge eta BBKren artean; BBK Bizkaiko ongizatean eta garapen ekonomikoan oso zentratuta dagoen erakundea da, eta BBK Kuna sortzearen bidez prestakuntza digitalaren aldeko apustua egin zuen iaz, enpresa publiko eta pribatuen egunerokoan digitalizazioak duen garrantziaz jabetuta.

BBK-ko Hezkuntza, Talentu eta Ekintzailetzako arduraduna den Oihane Aldayturriagaren ustez, “ezinbestekoa da hezkuntza inklusiboa, ekitatiboa eta kalitatezkoa bermatzea, 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako 4. Helburuak ezartzen duen legez. Gainera, hezkuntzasistema berritzailea izan behar du, lurralde bakoitzeko enpresa-eremuaren benetako premia edo beharrizanekin bat datorrena eta premia horietara azkar egokitzen dena. Horretarako, The Bridge bezalako aliatu aparta dugu, esperientzia handikoa arlo honetan”.

Iker Arcek, The Bridgeko CEOak, dioenez, “The Bridgerentzat ohorea da erreferentziazko erakunde baten, BBKren, eskutik lan egitea, prestakuntza digitalaren aldeko apustu sendoa egin baitu. Bi erakundeok uste genuen Bilbok sortzen duen interesaren eta hiri gisa duen garrantziaren araberako prestakuntza-eskaintza digitala izan behar zuela. Gure ustez, jakintzagai digitaletan ez dago prestakuntza-eskaintzarik, eta gure lau bootcampen programarekin indartu egingo dugu eskaintza hori”.

BBKri buruz

BBK Kutxabanken % 57aren akziodun den banku-fundazioa da, eta Kutxabankek ere Bizkaiko ekonomiaren sustapenean laguntzen du inguruko enpresetan egiten dituen inbertsioen bidez. Bi sarrera-iturri horien etekinaz, Espainian biztanleko lehenengoa eta tamainari dagokionez bigarrena den Gizarte Ekintza gauzatzen du. Gizarte Ekintza honek balio sozial eta ekonomiko iraunkorra sortzen du, eta bizkaitar guztiak dira horren onuradunak.

The Bridgeri buruz

The Bridge talentu digitalaren lehen azeleratzailea da. Arrakala digitala murriztea du helburu, enpresei enplegua eta balioa sortzen eta bere graduatuei karrera profesionalak hasten eta bizkortzen lagunduz. Dagoeneko 1.000 ikasletik gora igaro dira bere ikasgeletatik, eta % 92k 6 hilabete baino lehen aurkitu dute lana. 2019ko azaroan hasi zuen bere jarduera, eta formatu intentsiboko programak eta % 100 praktikoak eskaintzen ditu arlo hauetan: zibersegurtasuna, datuen zientzia, softwaregarapena, UX/UI produktu digitalaren diseinua, marketin digitala eta Cloud&DevOps. Madrilen, Valentzian eta Sevillan ditu egoitzak, eta laster Bilbon izango du.

BBK BOOTCAMPS