Bingen Zupiria: “Eusko Jaurlaritza Ukraina inbasioaren aurrean defendatzeko nazioarteko koalizioak hartutako neurrien alde dago”

0

Zupiriak euskararen normalizazio prozesuan sistema judizialak duen konpromiso falta nabarmendu du

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriari elkarrizketa egin diote Radio Euskadi-ko “Boulevard” saioan. Bertan, besteak beste, Ukraina inbasioaren aurrean defendatzeko nazioarteko koalizioak hartutako neurriak, garraio publikoan maskararen erabilera, euskararen normalizazio prozesuan sistema judizialak duen konpromiso falta edo Ibarrako zinegotzi baten aurkako erasoa izan ditu hizpide.