Josu Erkorekak eta Manuel Lezertuak euren lantaldeak elkartu dituzte Segurtasun Sailaren eta Arartekoaren arteko harremanak sendotzeko

0
  • Helburua da herritarren eskaerei ematen zaien erantzuna hobetzea, bi lantaldeen arteko elkarlanerako jarraibide berriak ezarrita

Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua Manuel Lezertua Arartekoarekin elkartu da gaur goizean Erandion, Ertzaintzaren egoitza nagusian, Segurtasun Sailaren eta Arartekoaren lantaldearen lan bateratua aztertzeko eta bi erakundeen arteko komunikazioan eta elkarlanean hobekuntzak sustatzeko.

Bileraren helburua izan da herritarren arreta indartzea Euskadiko segurtasun publikoarekin zerikusia duten gaietan. Alde horretatik, bi lantaldeen intereseko jo dute euren arteko harremana eta Arartekoaren lantaldeak eskatutako dokumentazioa emateko irizpideak hobetzen jarraitzea, modu horretara erantzun egokia eman ahal izateko, eta ahalik eta azkarren, herritarrek, esate baterako, Ertzaintzaren jarduketei buruz aurkezten dituzten kexei, eskaerei edo kontsultei.

LANTALDEAK

Segurtasun Sailaren aldetik, bileran izan dira, sailburuaz gainera, Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordea, Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendaria eta Tatiana González Kabineteko zuzendaria. Arartekoaren aldetik bertan izan dira Inés Ibáñez de Maeztu Arartekoaren ondokoa, Faustino López de Foronda idazkari nagusia eta Ana Arkotxa Arartekoaren aholkularia ere.