- Proiektua idazteko lizitazio-aurrekontua 138.545,00 €-koa da, BEZa barne, eta lanak egiteko epea zortzi hilabetekoa
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako URA-Uraren Euskal Agentziak Gordexolako Galtzada auzoan dagoen Zubiete zubiaren egokitzapen hidraulikoa egiteko, obra-proiektuaren idazketa-lizitazioa abiarazi berri du, ibaiaren funtzio hidraulikoa eta hustubide-ahalmena hobetzea xede.
Jarduketen bidez, Herrerias ibaiaren kalteak murriztea lortu ahi dira, zubi horren inguruan errepikatze-denbora ahalik eta handiena duten uholdeei ere aurre eginez, eta, betiere, urgorldi arrunteei babesa emanez.
Horretarako, egituran bertan jardutea proposatzen da, baita haren ertzetan eta ingurunean ere: konponbide onuragarrienak aukeratzea de helburuetako bat; hartara, ingurunean uholde-arriskua murrizteko.
Egungo egiturak 2 bao eta 18 metro inguruko argia ditu, ezkerraldean dagoen eraikinaren muturraren eta eskuinaldeko bidearen ondoan dagoen estribuaren artean neurtuta.