Bilboko Udaletxean Estatu osoan aitzindaria den hitzarmen bat sinatu da, oso garrantzitsua uriaren eta Itsasadarraren etorkizunerako.
Izan ere, natura inguru horri buruz eskumenak dituzten administrazio eta entitate publiko guztiek sinatu dute Udaletxeko Arabiar Aretoan Nerbioi-Ibaizabal arroan eta Cadagua arroan Bilboko uritik igarotzen diren tarteen Erabilerari eta Garapenari buruzko Asmoen Protokoloa.
Juan Mari Aburto alkatea, Udalaren aldetik, Estatuko Gobernuaren ordezkari ordea Bizkaian Vicente Reyes –Fernando Pérez Burgos EAEko Itsasertzen Mugapeko buruarekin eta Carlos García Buendía kapitainarekin, Merkataritza Itsasketako Zuzendaritza Nagusia ordezkatuz, batera– Ricardo Barkala Bilboko Portu Agintaritzaren presidentea, Toño Aiz, URA Agentziaren zuzendari nagusia, eta Kepa Odriozola Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren presidentea izan dira hitzarmena sinatzeko unean.
Hitzarmena sinaturik, Itsasadarrari buruz eskumenak dauzkaten erakunde eta entitate publikoek agerian jarri dute Bilboren desafio nagusietako bat, hau da, uriaren eraldatzea eta garapen jasangarria indartzea aurrerantzean ere; eta, horretarako, hain zuzen, Nerbioi-Ibaizabal arroak eta Cadagua arroak zeresan estrategikoa dute».<0}
Gainera, hau adierazi dute egiteko hori dela-eta: “Gakoa da erakunde arteko elkarlanaren eremuetan harago joatea, hartara elkarrekiko estrategia koherente bat definituz Bilboko Uriaren ibai-ertzen ingurua zabaldu, kudeatu, ustiatu eta herritarrei hurbiltzeko», betiere uriaren erakunde-ikuspegi integratu eta zeharkako batetik abiatuta, eta “hiri-, kultura-, hezkuntza- eta -ingurumen-interesak eta aktibazioari dagokiona bateratuz, eta, betiere, hiri-ingurunearen erresilentzia, segurtasuna eta biodibertsitatea lehenetsiz«.
Hitzarmen horren ondorioz (beste erakunde batzuek ere aukera izango dute bat egiteko hitzarmenaren gehigarri baten bidez), hitzarmenean ordezkatuak izan diren administrazio eta entitate guztiek konpromisoa hartzen dute «elkarlanerako formulak» bilatzeko, nork bere eskumen-eremutik», eta, hala «irizpideen elkarrekiko definizioa indartzeko, proiektuak partekatzeko eta administrazio-baimenen izapidea arintzeko», itsasoaren eta lehorraren arteko jabari publikoan eta jabari publiko-hidraulikoan gauzatzekoak diren proiektuak eta jarduerak direla-eta.
ehazki, hiru dira konpromiso estrategikoak, agiri horretan jaso direnak:
- Bilboko Uriaren hiri-inguruan segurtasuna eta erresilentzia hobetzeko erakunde-elkarlana sustatzea.
- Hango biodibertsitatea iraunarazteko, hobetzeko eta haren zabalkundea egiteko sustapena.
- Elkarlanean jardutea Nerbioi–Ibaizabal arroan eta Cadagua arroan uritik igarotzen diren tarteak aktibatzeko, eraginkortasun eta efizientzia ahalik eta handienak bilatuz.
ERABILERAK, JARDUERAK ETA PROIEKTUAK
Administrazio eskudunek inguru horretarako baimentzen dituzten erabilerak kirolaren, kulturaren eta ikus-entzulekoen arloetako ekitaldiak ospatzearen ingurukoak izaten dira; halaber, informazio- eta publizitate-gertaeren, arroak sustatzeko jardueren, inoizkako eta aldizkako azoken, sasoikako salmenta-postuen, jaien, ferien eta besteren ingurukoak.
Erabilera horiek direla eta, gaur sinatutako protokoloak «ahalegina egingo da jardueren izapidetzea arintzeko, noiz ere haiek baimentzeko ez den behar alderdien arteko koordinazio nabarmen bat».
Beste alde batetik, Nerbioi-Ibaizabal arroan eta Cadagua arroan Bilboko uritik igarotzen diren tarteetan gauzatzekoak diren proiektu eta ekitaldi handien inguruko azterlanei, balorazioari eta koordinazioari dagokienez, hau da, «koordinazio mamitsu» bat behar direnean alderdien artean, alderdiek konpromisoa hartzen dute «formularik egokiena bilatzeko beharrezkoa den koordinazio hori gauzatzeko», hartara ekitaldi edo proiektu horiek gauzatu edo garatu ahal izateko«.
Eta, hori guztia, betiere etorkizunari begira, «kontuan hartuta nabarmenki gehitzen ari direla proiektuak, erabilerak eta jarduerak ibaiertzetan, hirigintza-proiektu berrien ondorioz, hala nola Zorrotzaurreko edo Zorrotzeko Muturreko proiektuen ondorioz.