Merkear moduluaren kirol instalazioa gauzatzeko proiektua onartu da

0
PRUEBA

Kirol-gunea gauzatzeko aurrekontua, guztira, 5.989.655 eurokoa da

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Merkear moduluaren kirol instalazioa gauzatzeko proiektu eguneratua. Servicios Generales de Ingenieria Civil S.L-ak idatzi du proiektua. Azken aurrekontua 5.989.655 eurokoa da. Honek esan nahi du % 35,43ko igoera izan dela hasierako proiektuaren zifrarekin alderatuta.

2023ko aurrekontuek 500.000 euroko partida dute kirol-gunea eraikitzeko. Halaber, 5,5 milioi euroko inbertsioa egitea espero da 2024 eta 2025 urteen artean.

Proiektuan aurreikusitako antolamenduaren helburua da kirol-eremu berri bat sortzea, futbol-zelai batekin, errugbi-erabilera ere izango duena, zaharkituta dagoen Herrerako eremua hiri-inguruko eremu babestuago batera eramateko, haren erabilerak zabalduz eta denboran zabaltzeko aukerak emanez, baita erabiltzaileentzako aparkaleku bat sortzea ere.

7.992 m²-ko azalera izango duen kirol-zelaiaz gain, aldagela zerbitzuetarako eta harmailetarako eraikin osagarri bat eraikiko da. Honek 6 aldagela, hainbat neurritako komun eta dutxekin, epaileentzako aldagelak, mantentze-lanetarako eta kirol-materiala gordetzeko biltegiak, kudeatzailearen bulegoa eta komun publikoak izango ditu. Harmailak 209 eserleku estaliak izango ditu.

Eremuari zerbitzua emateko, lur gaineko aparkaleku bat sortuko da, 69 automobilentzako aparkaleku izango dituena (horietatik bi mugikortasun murriztua duten pertsonentzat), eta beste hiru aparkaleku autobusentzako.

Villa Salia

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du, Villa Salian etxerik gabeko pertsonentzako eguneko zentroa egiteko kontratua bertan behera uzteko espedientea hastea. Espedienteari hasiera emateko arrazoia honakoa da: Construcciones Murias SA enpresa esleipendunak kontratuaren betebehar nagusiena ez du bete. Gogorarazi behar da, 2021eko azaroan 1.855.670 eurotan esleitu zitzaiola kontratua.
Kontratua bertan behera uzteak, behin betiko bermea konfiskatzea ekarriko du, hain zuzen ere, 76.680 euroko behin betiko bermea. Halaber, Construcciones Murias SA-ri eskatuko zaio, ebazpen hau jasotzen duenetik 5 eguneko epean behar diren lanak egiteko lan-eremuan inor ez sartzeko, baita egindakoa ez kaltetzeko behar diren neurriak hartzeko ere.

Paseo Berriko horma

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Miramar Guintados S.A.ri esleitzea Pasealeku Berrian ainguratutako hormaren hego-mendebaldean lur-jausien aurkako babes-neurrien proiektuari dagozkion obrak xede dituen kontratua.
Aurrekontua 726.000 eurokoa da, eta betetze epea 20 astekoa.
Proiektatutako jarduketa bi atal nagusitan banatzen da: Alde batetik, mendi hegala oro har egokitzea proiektatzen da, kable bidezko ainguraketa iraunkorrez ainguratutako horma bat eginez eta, bestetik, buloiez ainguratutako sare indartu bat jartzea proiektatzen da, Pasealeku Berrira zati txikiak eror ez daitezen.
Horrez gain, kalte nabarmenak dituzten bi kontrahorma konpontzea aurreikusten da, bai eta muga orekan dauden harri zati handien ainguraketa puntuala ere.