Beatriz Artolazabal, Gasteizko Minbiziaren aurkako «giza lokarri handian»

0

Beatriz Artolazabal sailburuak Minbiziaren Aurkako Arabako Elkartearen «Denak Minbiziaren Aurka» ekimenean parte hartu du gaur goizean, euskal hiriburuko Andre Maria Zuriaren enparantzan giza lokarri bat osatuz. Bertaratutakoak Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna dela-eta manifestu baten irakurketan izan dira. «Minzibia denok aurka” 2024ra arteko Aparteko Interes Publikoko Gertaera izendatutako ekimena da. Eragile eta enpresek bat egin dezakete ekimen horrekin, honako proiektu hauekin: zabalkundea, gaixoaren eta haren familiaren arreta, prebentzioa eta minbiziaren ikerketa.