Lumikerrek Danimarkaren eta Alemaniaren arteko energia-interkonexiorako gaitasuna handitzeko proiektu batean parte hartu du

0
PRUEBA

Lumiker Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan egoitza duen enpresa da, 2010ean sortua. Aktibo kritikoak monitorizatzeko eta babesteko soluzioen garapenean, fabrikazioan eta instalazioan espezializatuta dago. Monitorizazioko sentsore pasibo fotonikoak eta zuntz optikokoak egiten ditu, elementu kritikoak kontrolatzeko. “Tenperatura oso altuetan edo oso baxuetan sentsore erresistenteak ditugu, ur gazian lan egin dezakete…”, Manuel Muñoz Lumikerreko zuzendari naguasiak aitortu duenez. 2018tik, enpresa RDT ingeniaritzako nazioarteko konpainiaren parte da, goi teknologiako ingeniaritzako soluzioak sortzeko eta berritzeko dibisioaren parte hain zuzen ere.  

Energia elektrikoa transmititzeko proiektuetarako Lumikerren produktu berritzaileenetako bat CAMOS200 izenekoa da, kableak monitorizatzeko eta babesteko sistema bat. Sistema horrek “diagnostiko digitalizatua eta urruna egin dezake, eta hainbat arazo saihesteko erabili ahal da: programatutako mantentze-lanak eta landa-ikuskapenak murrizteko; kableen gainkarga dela-eta hutsegiteak saihesteko; linea mistoak/hibridoak babesteko; edo kableen hutsegiteak zehaztasunez aurkitzeko erabil daiteke, etete-denbora murrizteko eta segurtasuna handitzeko”, Lumikerreko arduradunek zehaztu dutenez. 

Arrazoi horiengatik, Energinet danimarkarrak West Coast Link monitorizatu eta babesteko aukeratu du konpainia bizkaitarra. Proiektu aitzindaria da, lurpeko kable bidezko lineen trantsizio-kopurua dela eta, eta Danimarkaren eta Alemaniaren arteko interkonexio-ahalmena handituko du. Proiektu hori Viking Linkekin lotuta dago, Danimarkaren eta Britainia Handiaren arteko 1.400 MW-ko interkonektore bat, eta 2023aren amaieran martxan egongo dena. Linea berri horrek bermatuko du erreserbako energia berehala berreskuratu ahal izatea Europa erdialdean, 400kv-ko eta 75km-ko potentziarekin, eta energia berriztagarria galtzea saihestuko du. “Ekimen hau interes komunitariokoa da eta trantsizio ekologikoa babesteko Europan egingo den azpiegitura handietako bat da. Horri esker, orain arte ez genuen ikusgarritasuna izango dugu merkatuan, eta gure hazkunde-planan lagunduko du”, zuzendari nagusiaren esanetan. 

Gainera, Lumiker beste proiektu batzuk garatzen ari da itsas eolikoko sektorean, bai neurri handiko aerosorgailuentzat, bai plataforma flotatzaileentzat. Horrela, operadoreak guztiz urruneko diagnostikoa egin dezake, landa-lanak ahalik eta gehien murriztuz eta gastuak murriztuz. Bizkaiko konpainia sartu den azken sektorean hidrogeno berriztagarria dago. “Hidrogenoak hodietan sortzen duen narriadura dela eta, hodi horien egoera modu seguruan zehazteko irsoluzio berritzaile bat garatzen ari gara”, Manuel Muñozek azaldu duenez. Une honetan, Lumiker Europako proiektu batean murgilduta dago, Espainiako eta Frantziako gas-enpresa nagusiekin batera. 

Etorkizunera begira, konpainiak 15 langileko plantillari beste bost gehitu nahi dizkio. Bere planen artean CAMOS200 fabrikatzeko tailer bat irekitzea dago, automatizazio maila altuarekin. 

Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, adibidez Elkartu, Gauzatu edo BEINT eta Global Training Bekak.