20 beka Donostiako gazteentzat, atzerriko erakundeetan bere lanbide-garapena bultzatzeko

0

Aurten ere, Donostia Sustapenak «Connecting Talent» bekak jarri ditu martxan, Graduko unibertsitate titulazioa edo Goi mailako LHko titulazioa duten 30 urtetik beherako gazte donostiarrei zuzenduta bere garapen profesionala bultzatzeko. Atzerrian lan egiteko bekak dira, bekadunen lanbide heziketa garatzea eta tokiko talentua garatzea xede dutenak.

Marisol Garmendia Garapen Ekonomikoko eta Enpleguko Zinegotziaren hitzetan: «Programak Donostiako gazteen gaitasunak garatu nahi ditu, izen oneko nazioarteko erakundeetan egindako egonaldien bidez. Gainera, tokiko berrikuntza-ekosistema indartzen du, atzerritik itzultzen direnean gazteei laguntzen baitie lan munduan sartzen, hori bera izanik gure helburuetako bat: tokiko talentuari atxikitzea. Aurten, gainera, Donostiara itzultzen direnean, Talent Egoitzak programarekin bat egiteko aukera izango dute, baita Talent House 2 eraikin berrian ostatatzeko ere«.

Connecting Talent beka-programa honen aurtengo zenbatekoa 284.000 €-koa da, Donostiako Zinegotzigoak eta Donostia Sustapenak tokiko talentuaren alde egindako apustua da.

Edizio honek badu nobedaderik: Donostiako erakunde batean beka 6 hilabetez luzatzeko aukera ematen dute 20 beka horietatik 10ek. Halaber, eta Next Generation Funtsei esker, Ingurumen Sailarekin lankidetzan, biodibertsitateari lotutako 5 proiektu ere finantzatu ahal izango dira.

«Connecting Talent» beketan parte hartzeko interesa duten gazteek www.fomentosansebastian.eus webgunearen bidez eman dezakete izena. Beharrezko baldintzak eta jomuga-herrialdeak han bertan topatuko dituzte.