Bi kilometro eta erdi errei lagunkoi prestatu ditu Barakaldok, errepidean txirringa hobeto ikusteko eta seguruago ibiltzeko

0

Mugikortasun jasangarriaren ardatz bihurtu nahian dabil Barakaldo, eta horretarako, Udalak hainbat ekintza bideratzen ditu bizikletak gero eta eremu zabalagoa har dezan. Alde horretatik, Auzoetako eta Hiriko Obra eta Zerbitzuak Arloko zinegotzi Jon Andoni Uriak gaur goizean aurkeztu du errei lagunkoien proiektua. Joan den irailean jarri zen abian ekimena, bizikleta ikusgatzeko eta seguruago ibiltzeko.

Bi kilometro eta erdiko ibilbide itxia osatzen dute errei lagunkoi berriek, hiriaren erdian. Horrela, bada, Euskadi etorbidean eta Ekonomia, Dorrea, Ramón Rubial eta Gernikako Arbola kaleetan sortu dira erreiak, eta Dolores Ibarruri bidegorriari lotu zaizkio. Horretarako, bizikletaren sinboloa dauzkaten lerroak margotu dira lurrean, errepidean ere haien presentzia nabarmentzeko. «Ez dira, ordea, bidegorriak, alegia, bizikletek soilik erabiltzeko erreiak, baizik eta bizikleta erabiltzea aukeratzen duten herritarrentzako espazio seguruak,  hobeto ikusiko baitira», azaldu du Auzoetako eta Hiriko Obra eta Zerbitzuak Arloko zinegotzi Uriak.

PARTAIDETZAZKO AURREKONTUETAN HERRITARREK AUKERATUTAKO PROPOSAMENETAKO BAT
Azken Partaidetzazko Aurrekontuetatik dator neurri hau, 525 boto jaso baitzituen Bizikletaz eta patinez ibiltzeko errei berriak margotu eta sinaleztatu proposamenak: bera izanik boto gehien jaso zituenetako bat.  «Espero dugu herritarrek zebitzu berri hau gozatzea, horrez gainera, Dolores Ibarruri kaleko bidegorriari lotzen baitzaio Zuloko auzunearen aurreko oinezkoentzako espaloian sortu den txirrindularientzako erreiaren bitartez», azpimarratu du zinegotziak.

Hirian bizikletari lotutako egin asmo diren proiektu estrategikoei esker, mugikortasun jasangarriaren ardatz bihurtuko da Barakaldo. Joan de abuztuan ekin zitzaien Barakaldo eta Bilbo Burtzeña eta Zorrotzaren bitartez lotuko dituen bidegorri berriaren lanei, eta aurki amaituko dira. Horrez gainera, aurten bertan jarriko da martxan Bizkaibizi proiektua; haren bidez, Barakaldok 200 bizikleta elektriko izango ditu alokatzeko, eta hiri osoan barreiatuko dira, eta haiekin, inguruko bederatzi udalerrietan ere ibili ahal izango da. Amaitzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak txirringa eta oinezkoentzako zubiaren obra lizitatu du. Zubiak Erandio eta Barakaldoko lotuko ditu itsasadarraren gainetik, udalerria Eskuineko Ibarrari lotuz. 25 milioi euroko aurrekontua dauka obrak, eta 25 hileko epea, berriz, lanak burutzeko.

«Bizikletetarako hiri gero eta lagunkoiagoa izateko prestatzen ari da Barakaldo. Errei lagunkoiok sortzean, bizikleta ikusgaitzen ari gara inguru hauetan, bi helbururekin: ibilgailu-gidarien arreta ernatzea eta txirrindulariak seguruago sentiaraztea», esanez amaitu du.

Errei Lagunkoiak sortzeaz gainera, aglomeratu egin dituzte Juan de Garai eta Oleta kaleak, bai eta merkatu txikiaren pareko Bakea kalearen tartea. Jarduketaren aurrekontua 444.430,69 eurokoa da.