Goazen Soraluze! aurkezpena

0

Goazen Soraluze ekimena aurkeztu dute.

Ekimenaren helburua izango da Soraluze aktibo baten alde egitea jarduera fisikoa sustatuz. Ardatzetako bat orientazio zerbitzua izango da; pertsona inaktiboei zuzendutako zerbitzu indibidualizatua jarduera fisiko gehiago egin dezaten, Munduko Osasun Erakundeak emandako gomendioak jarraibide hartuta.

Proiektuaren beste ezaugarri bat izango da sail eta erakunde ezberdinen arteko elkarlana, bertan inplikatuta baitaude Soraluzeko Udala, osasun zentroa (Osakidetza), Osasun Saila, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Zuzendaritza.

Iker Aldazabal alkateak eta Unai Asurmendi Aldundiko kideak nabarmendu dute erakunde ezberdinen arteko koordinazioa izango dela proiektuaren arrakastaren gakoetako bat.

Zerbitzua doakoa izango da eta adin tarte guztiei zuzenduta egongo da. Anje Eskarza arituko da teknikari lanetan eta asteartetan emango du zerbitzua kiroldegian; goizez 9:00etatik 13:00etara; arratsaldez 14:00etatik 16:00etara. Gainera, bi astetik behin osasun zentroan ere egongo da, osasun zentroan bertan jarduera fisikoa egitea agintzen zaien herritarrak artatzeko.

Hala ere, zerbitzua herritarrei gerturatzeko ahalegina egingo da herriko elkarte eta eragile ezberdinen aurrean aurkezpenak burutuz, ekimenak ikuspegi komunitarioa izateko xedea baitu.

Harremanetan jartzeko:

Animo Anje erronka berriarekin!