Martxoaren 1etik 18ra egongo da zabalik Udal Haur Eskoletan izena emateko epea

0

Barakaldoko udal haur-eskolak matrikulazio-aldi berrirako prestatzen ari dira. Arteagabeitia, Llano eta Urbaneko hiru eskolek martxoaren 1etik 18ra irekiko dute izena emateko epea. Gainera, duela hiru ikasturte hasi zenez, Barakaldoko hiru haur-eskolek ate irekien jardunaldi bat antolatu dute,  0 eta 2 urte bitarteko haurrak matrikulatu nahi dituzten familiei beren instalazioak ezagutarazteko, datorren ikasturteari begira.

Bisita martxoaren 2an egingo da, eta familiei ibilbide bat egitea eskainiko zaie gela, jolastoki edo jantokietan barrena, espazioak ezagutarazteko eta «erabaki bat hartzen laguntzeko», Rakel Olalla Barakaldoko Haur Eskoletako presidenteak azaldu duenez.

16:30ean hasiko da bisita, norberaren, familiaren eta lanaren parte-hartzea eta kontziliazioa errazteko. Joan nahi dutenek   emailez eman beharko dute izena (coordinarteagabeitia@eibarakaldo.net, coordinllano@eibarakaldo.net eta coordinurban@eibarakaldo.net) edo telefonoz (Arteagabeitia: 944905029, Llano: 944903053 eta Urban: 944383447), eta bisitatu nahi den zentroaz gain, izena, abizenak, telefonoa eta harremanetarako helbide elektronikoa eman. Ate irekien egunean izena emateko azken eguna otsailaren 24a izango da.

Gainera, Covid-19ren pandemia dela eta, familia bakoitzeko pertsona bakarra joan ahal izango da, betiere osasun-agintariek ezarritako segurtasun-neurriak errespetatuz.

183 UMERENTZAKO TOKI
Haur eskoletan matrikulatzeko epea martxoaren 18ra arte luzatuko da. Arteagebeitako udal eskolak 0 eta 3 urte bitarteko 101 ikaslerentzako lekua du, eta Llano eta Desertu Berriak, berriz, 0 eta 2 urte bitarteko 41 ikaslerentzat. «Udal haur-eskolek kalitate oso altuko hezkuntza eskaintzen dute, euskaraz eta ingelesez, arreta ordutegi oso zabalarekin, 07:30etik 17:30era, eta horrek laguntza handia ematen du barakaldarrek norberaren eta familia- eta lan-zereginak uztartzeko», nabarmendu du Olallak.

Udal haur-eskolen prezioa familia bakoitzaren per capita errentaren arabera finkatzen da, gutxien duenak gutxiago ordain dezan. Ildo horretan, 2021-2022 ikasturterako gutxieneko kuota 43,23 eurokoa izango da, eta gehienekoa, berriz, 168,79 eurokoa, matrikulazioaren prezioa 32,00 eurokoa izanik. Jantoki-zerbitzua hiru zentroetan dago eskuragarri, eta hileko tarifa 38,08 eurokoa da.