Owasysek IoT soluzioak eskaintzen ditu prozesu industrialak hobetzeko

0

2002an sortuta, Ericsson BTC (Bilbao Technology Center) konpainiako profesional talde bat eskutik, Owasys haririk gabeko gailu aurreratuak garatzen eta merkaturatzen espezializatuta dagoen konpainia bilakatu da. Gaur egun, euskal enpresa honen jarduera nagusia automozioaren eta 4.0 Industriaren merkatuetarako Linux Plataforma Integratuak diseinatu eta fabrikatzea da.

Gure helburua da plataforma irekiak sortzea eta irtenbideak ematea sistema-integratzaileentzat eta zerbitzu-hornitzaileentzat, horiek M2M eta IoT aplikazio berritzaileak gara ditzaten”, diote bere arduradunek enpresako webgunean.

Linuxen oinarritutako plataformekin batera, enpresak hari gabeko gailuak eskaintzen ditu, hala nola komunikazio-interfazeak, GNSS posizionamendu globala eta programazio-lengoai eta interfaze fisikoetan laguntza zabala ematen du. Eskaintza horrekin batera, aplikazioaen garapena eta IoT soluzioetara bideratutako aholkularitza-zerbitzuak ematen ditu enpresak.

Enpresak 4.0 industria delakoarekin duen harremanari esker, sektoreak abantaila erakargarriak ditu, hala nola konponbideak garatzea, ‘hardware’ batetik eta ‘software’ estandarretik abiatuta. “Gure soluzioak prozesuetan hobekuntza bat sortzeko diseinatu dira, eta, horretarako, prozesu horietan parte hartzen duten makinen bidez, konektagarritasuna, datu-bilketa eta prozesatzeko gaitasuna eman zaie; makina, objektu, ibilgailu eta pertsona horien arteko interkonexioa gaitu da; eta erabakiak hartzeko eta adimen artifizialeko sistemak ezartzeko beharrezkoa den informazioa eman da”, azpimarratzen dute Owasysetik.

Gaur egun, Owasysek, batez ere, automobilgintzaren sektorerako egiten du lan, eta sektore horrek bere eskaera-zorroaren erdia estaltzen du. Gainerako eskaera, makineria industrialaren eta konpresoreen fabrikatzaileek osatzen dute, baita parke eolikoak kudeatzeko ekipoak erabiltzen dituzten sistemen integratzaileek ere. Hain zuzen ere, azken segmentu horretan, konpainiak bere nazioarteko merkatua zabaldu du, bere teknologia Europako, AEBetako, Asiako eta Ozeaniako enpresei eskaintzen baitie.

Owasysek esperientzia handia du M2M eta IoT merkatuetarako hardware eta software ad-hoc garapenetan, bai manufaktura zein ingeniaritza sektoreetarako. “Merkatuko lider teknologiko nagusiekin lan egiten dugu azken belaunaldiko osagaien garapenean eta funtzionalitate berrien frogetan”, diote Owasysetik.


ìnfo+: www.owasys.com

Owasys