WORKinLan elkargune zientifiko, akademiko, instituzional eta ekonomiko bat da, eta gure gizartearen erronkarik handienari aurre egitea du helburu: trantsizio digital, energetiko eta demografiko handiek kalitatezko enplegua sortzeko eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatzea, inor atzean utzi gabe.
Nori zuzenduta dago?
Gure gizartea eraldatzeko prozesuetan lanean ari diren pertsona, erakunde, prestakuntza-zentro, enpresa eta eragile sozial eta ekonomiko guztientzat, baldin eta beren esperientziak eta ezagutzak kontrastatu nahi badituzte, aurrerapen partekatu bat lortzen laguntzeko.
Nolakoa izango da WORKinLan?
Bere formatu bereziari esker, interes-mailak hainbat eremutan banatu ahalko dira, erantzukizun politiko handiko pertsona ospetsuen parte-hartzea bideratuko da, nazioarteko aintzatespen zientifikorik goreneko pertsonekin hitz egiteko aukera izango da, eta jarduera osagarriak egingo dira, kalitatezko enplegura hurbiltzeko esperientzia berritzaileak ezagutarazteko.