eLankidetzak ekimen solidarioak gauzatzeko urteko plangintza onartu du

0
  • eLankidetza- Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak 45.742.000 milioi euro bideratuko ditu Hegoko herrialdeetan eta Euskadin gauzatuko diren proiektuetarako deialdietara

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, Beatriz Artolazabal, azken aldiz izan da, gaur, eLankidetza-Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziaren Kontseilu Errektoreko burua. Bertan, 2023ko plangintza eta ildo nagusiak onartu dira. Aurten, eLankidetzak 50.725.598 milioi euroko aurrekontua izango du, eta, horietatik, 45.742.000 milioi euro bideratuko dira gatazkak edo bestelako indarkeria egoerengatik krisi humanitarioetan dauden biztanleei laguntzeko ekimenetara, Hegoko erakunde feministetara, emakumeak ahalduntzeko prozesuetara, gisa eskubideen defendatzaileak babestera edo Euskadin sentsibilizazio ekintzak egiten dituzten erakundeetara, besteak beste.

eLankidetzaren lanaren zati handi bat GGKEei zuzendutako deialdia, garapenerako lankidetzako proiektuak, garapen produktiborako, prestakuntzarako eta laguntza teknologikorako eta gizarte-eraldaketarako hezkuntzako proiektuetan diharduten erakundetarako, hain zuzen. Deialdi horrek 32 milioi euro izango ditu, eta, onartutako ekimenen zati bat emakumeak ahalduntzera, Hegoko herrialdeetako erakunde feministetara edo giza eskubideen defendatzaileak babestera zuzenduta egongo da. Afrikak lehentasuna izaten jarraituko du, eta, horregatik, ekimenetara bideratutako funtsen % 25  kontinente horretako ekintzatara gordeko ditu.

Gatazken eta bestelako indarkeria-egoeren ondorioz krisian dauden biztanleei arreta ematen dieten erakundeentzako bi deialdi egingo dira:, bata, proiektuetarako izango da, biztanleria horri berehala arreta eman ahal izateko, eta, bestea, estrategietarako; aurrekoaz gain, erakunde humanitarioak sendotzeko eta euskal gizartea sentsibilizatzeko balioko duena.

Ildo horretan, eLankidetzak 250.000 euroko ekarpena egingo dio Nazio Batuen Larrialdi Kasuetarako Ekintzarako Funts Nagusiari. eLankidetzako ekintza humanitarioaren aldeko apustuetako bat da larrialdiei berehalako erantzuna ematea. Horregatik, urtero ekarpen ekonomikoak egiten ditu nazioarteko deialdietara edo funts globaletara. Helburuak dira bizitza galera murriztea, denbora faktore kritikoa denean erantzuteko gaitasuna hobetzea eta finantzazio gutxiko egoeretan erantzun humanitarioa indartzea.

eLankidetzak gainera, lau bekako deialdia egingo du aurki, lankidetza-gaietan espezializatzeko, eta, egoitzan bertan egingo dira. Beka horiek unibertsitateko titulua duten eta EAEn bizi diren 28 urtetik beherakoentzat dira. Azkenik, 433.000 euroko deialdia egingo du GGKEetan genero berdintasunak desagerrarazten laguntzeko barne-funtzionamenduan.

Lankidetza eta Elkartasunaren Legea

Garapenerako lankidetzaren arloan, 2023ko mugarrietako bat izango da Lankidetzaren eta Elkartasunaren Euskal Legearen aurreproiektuaren onarpena. Lege berriak Euskadiren lankidetza-politika zabaltzea izango du helburu, egungo testuinguru globalak planteatzen dituen erronkak gero eta konplexuagoak baitira.

Zentzu horretan, eLankidetzak ekimenak bultzatzen jarraituko ditu, Eusko Jaurlaritzako sailak eta beste eragile batzuk lankidetza teknikoko eta esperientziak trukatzeko lankidetza ekintzetan parte har dezaten. Ekimenetako bat da Guinea Bissau- Euskadi Osasun Globaleko lankidetza programa, non, besteak beste, euskal osasun arloko profesionalak Simão Mendes Ospitaleko langileekin batera aritzen diren, edo Akual programa, non lankidetza eragileek eta El Salvador, Costa Rica eta Euskadiko ur-operadoretako teknikariek parte hartzen duten.